86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren
gaineko 1478/2009 prozedura

Iruñean, 2010eko ekainaren 11n.

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, aditzera ematen dut:

Jaime Goñi Alegre prokuradoreak Gloria Alejandra Gómez Sánchez andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Prokuradore jaunak eskaturik Fernando Ernesto Llor Cuellar jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1478/2009 autoetan erabakitakoari jarraikiz, ondoko epaia eman da, hitzez hitz:

Baiesten dut Jaime Goñi Alegre auzitegietako prokuradore jaunak, Gloría Alejandra Gómez Sánchez andrea ordezkatuz, auzi-ihesean den Fernando Ernesto Llor Cuellar jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut 1998ko apirilaren 29an egin zuten ezkontza dibortzioz desegina dela, deklarazio horrek dakartzan ondorioekin.

Ez da bidezkoa ezer berezirik erabakitzea kostuei buruz.

Epai hau irmo bilakatu ondoren, ezkontza honen idazpenean orri-bazterreko ohar egokia egin dadin, bidal bedi lekukotza ezkontza hau inskribatua dagoen erregistro zibilera edo bestela Erregistro Zibil Zentralera.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.

Eta Fernando Ernesto Llor Cuellar jaunari jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 11n.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.

Iragarkiaren kodea: J1010601