86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 1604/2009 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aranzazu Chocarro Úcar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Fede ematen dut: Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:

143/2010 epaia. Iruñean, 2010eko ekainaren 18an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan Prozedura Zibilari buruzko 2000ko Legeari jarraituz bideratzen ari diren 1604/2009 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Saltoki, S.A.k sustatu du, Javier Araiz Rodríguez prokuradoreak ordezkatuta eta Alberto Cervera Corbaton legelariak lagunduta, Fontanería Remacha SC, Francisco Javier Remacha Elizalde, Anabel Viana Garriz eta Juan Luis Viana Garrizen kontra (auzi-iheslaritzat jo dituzte), diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Javier Araiz Rodríguez epaitegietako prokuradore jaunak Saltoki, S.A. ordezkatuz Fontaneria Remacha S.C., Francisco Javier Remacha Elizalde, Anabel Viana Garriz eta Juan Juan Luis Viana Garrizen kontra (auzi-iheslaritzat jo dituzte) jarritako demanda, eta horrenbestez demandatuak kondenatzen ditut modu solidarioan ordaintzera auzi-jartzaileari mila zortziehun eta berrogeita hamasei euro eta laurogeita zazpi zentimo (1.856,87) eta legezko interesak. Prozesuko kostuak ere demandatuak ordaindu behar ditu.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko. Epaile magistratua.

Eta Fontanería Remacha S.C., Francisco Javier Remacha Elizalde, Anabel Viana Garriz eta Juan Luis Viana Garriz non dauden ez dakigunez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2010eko ekainaren 21ean.-Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1011033