86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 531/2010 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Xedapen zatia:

Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, Maritza Alexandra Gaona Castillok, hots, betearazpenpeko alderdiak, bost mila ehun eta hogeita hamabi euro eta laurogeita sei zentimo (5.132,86 euro) eta legezko interesa gehi bi puntu ordain diezazkioten. Alderdi betearazlearen ordezkari Javier Araiz Rodríguez prokuradorea aritu da.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkaria

Eta Maritza Alexandra Gaona Castillori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 15ean.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1010598