73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1078/2010 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Dietetikako eta nutrizioko teknikari espezialista (DNTE) izateko lanpostu bat, 1.1 oinarrian zehazten dena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Dietetikako eta nutrizioko teknikari espezialista (DNTE) izateko lanpostu bat, 1.1 oinarrian zehazten dena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da, arau hauei jarraikiz:

1.-Arau orokorrak.

Deialdi honen oinarriak eta ereduak web orri honetan kontsultatzen eta eskuratzen ahal dira: www.navarra.es, ''Zerbitzuak'' ''Enplegu publikoa'' epigrafeak.

Deialdi honen gaineko arauak honako hauek dira: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua; Osasuneko kontseilariak urriaren 3an emandako 464/2001 Foru Agindua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak arautzen dituena, A mailako osasun arloko langileen kasuan izan ezik (A.1 eta A.2 estamentuak); ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretua, euskaraz jakitearen trataera arautzen duena; uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretua, non zehazten baita, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako zein lanpostutarako den nahitaezkoa euskaraz jakitea eta zer jakite maila behar den bakoitzean, eta, bestetik, zein lanpostutan hartu behar den euskaraz jakitea beste batzuen arteko merezimendu gisa, eta gainerako arau osagarriak.

1.1. Deialdi honen xedea da Dietetikako eta nutrizioko teknikari espezialista (DNTE) izateko lanpostu bat, lan publikoaren eskaintzakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzea, hutsik gelditu baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 1eko 176/2010 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren bitartez egindako lekualdatze lehiaketan. Aipatutako ebazpena 2010eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an. Lanpostua Nafarroako Ospitalean aritzeko da, eta zenbaki hau du plantillan: 69650.

1.2. Deialdiko lanpostua txanda irekirako da, lehenago eskaini zen azken lanpostua igoera txandakoa izan baitzen.

1.3. Txanda irekiko lanpostu hutsa hautaprobak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik bete gabe gelditzen bada, igoera txandakoari gehituko zaio.

Igoera txandako izangaiak, deialdi honen 2.1.2 oinarrian eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte, txanda irekian besterik gabe onartuko dira, baldin eta txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte eta kontrakorik espreski adierazten ez bada.

1.4. Izendapenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko du izendatua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenenetan adierazten diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Deialdiko lanpostua C maila edo taldekoa da eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Osasun Teknikariak" estamentuan eta "Dietetika eta nutrizioa" espezialitatean sailkatuta dago (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea arautzen duena, Eranskina). Lanpostuaren ordainsaria urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoa izanen da.

1.6. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek betebehar hauek izanen dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1. Txanda irekiko izangaiek:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero. Halaber, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako pertsonek badute parte hartzeko eskubidea, herrialde horietan langileen zirkulazio librea aplikagarria bada.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Dietetikako goi mailako teknikari titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Titulua atzerrian lortuz gero, homologatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitakoez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioak, estatutupeko langileak edo lan-kontratudun finkoak izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila edo talde berekoa edo beheragokoa eta beste kategoria batekoa izatea.

c) Dietetikako goi mailako teknikari titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea eta administrazio publikoetan gutxienez ere bost urteko antzinatasuna dutela frogatzea.

2.1.3. Desgaitasunak dituzten pertsonentzako txandako izangaiek, txanda irekikoentzat ezarritako baldintzez gain, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutela frogatu beharko dute.

2.1.4. Uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuan aipatzen diren euskal eremuko lanpostuak eskuratzeko, behar den euskara maila frogatzea.

2.2. Betiere, izangaiek eskaerak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte baldintza horiek, eta hautapen prozesu osoan eutsi behar diete, harik eta izendatu arte.

3.-Eskabideak eta agiriak.

3.1. Eskabideak aurkezteko tokiak:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña), eta ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetako edozeinetan (95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 7koa) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako erregistro eta bulegoetan.

Eskabidea posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

b) Eskabideak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan ere aurkezten ahal dira, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web orriaren bidez. Eskatzailearen sinadura elektronikoa beharko da.

3.2. Eskabide eredua.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak deialdi honetan (I. eranskina, Interneten ere eskuragarri) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epearen azken egunean.

3.3. Azterketa egiteko eskubideak ordaintzea.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskaerak aurkezteko epean, 25 euro ordaindu beharko dituzte espedientea formalizatu eta azterketa egiteko eskubideengatik.

Azterketa eskubideak Internet bidez ordainduko dira Nafarroako Gobernuaren orri honetan: www.navarra.es, "Zerbitzuak" eta "Enplegu Publikoa" epigrafeen barrenean, honako prozedura hauetako baten bidez:

a) Ordainketa gutuna bete eta inprimatzea. Ordaintzeko, web orrian argitaratutako zerrendan ageri diren entitate laguntzaileetako edozeinetara jo beharko da.

b) Telematika bidez bete eta ordaintzea, azaldutako jarraibideei jarraikiz. Sinadura digitala behar da.

Tasatik salbuetsirik daude:

a) %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak.

b) Deialdia argitaratu aurretik hilabetez gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribatuta egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izatea, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetean. Paragrafo honetan xedatutakoa honela frogatu beharko da:

-Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

-Interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako errentarik ez duela hilean. Horren eredua Erregistro bulegoan hartzen ahal da, edo deialdi honen 1. oinarrian adierazitako Interneteko helbidetik.

Azterketa eskubideak ordaintzeak ez du inola ere aldatuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Igoera txandako parte-hartzaileek:

a) Nafarroako Foru Komunitatekoek edo haren erakunde autonomoetakoek titulazioaren jatorrizko agiria eta notarioak edo administrazioak konpultsatutako kopiak aurkeztu beharko dituzte bakarrik.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria ere gehitu beharko diote eskabideari.

Desgaitasunak dituzten pertsonentzako txandako parte-hartzaileek:

Desgaitasunak dituztela frogatuko behar dute, erakunde eskudunek emandako agiria aurkeztuz.

3.5. Eremu euskaldunean aritzeko lanpostuak (euskaraz jakin beharra daukatenak) aukeratuz gero, ziurtagiria merezimenduekin batera aurkeztuko da eta ez eskabidearekin batera. Betebehar hori frogatzeko, izangaiak eskatzen zaion hizkuntza maila baduela egiaztatzeko berariazko probak gainditu beharko ditu (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko ditu probak), edo 1. jakite maila duela frogatu beharko du, hizkuntza eskola ofizial batean lau ikasmaila edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu dituela adierazten duen ziurtagiri baten bidez.

3.6. Azterketak gainditu eta lanpostua eskuratzen duten izangaiek gainerako betebeharrak agiri bidez frogatu beharko dituzte, deialdi honen 8. oinarrian ezarri den epean eta moduan.

3.7. Desgaitasunak dituzten izangaiek ariketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, beharrezkoa izanez gero. Eskabidean adierazi behar dute zer-nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen behar duten. (Desgaitasuna frogatu egin behar dute, erakunde eskudunek emandako agiria aurkeztuz).

3.8. Eskabidea aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina da.

4. Izangai onartuen eta baztertuen zerrenda.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Horretarako, zuzenketa eskaeren onarpena edo ezespena behin betiko zerrendaren ebazpenean inplizituki jasoko da.

4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketa bete gabe utzi dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

4.4. Erreklamazioak aurkezteko epea bete eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski ebazpen honen bitartez abiatzen den prozeduran izangaiek eskatutako baldintzak betetzen dituztela aitortzeko. Hautapen prozedura gainditu eta dokumentazioa aurkeztutakoan, baldintzaren bat ez dela betetzen ohartuz gero, interesdunek prozeduran parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

5. Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: María Concepción San Martín Asiain andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Erizaintza Zerbitzuko burua.

Ordezko mahaiburua: Coro Alonso Crespo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Erizaintza Zerbitzuko burua.

Mahaikidea: M.ª Victoria Cameo Rodríguez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Amaya Mendoza Redondo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Berta Ortigosa Pezonaga andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Aranzazu Ruiz De Las Heras De La Hera andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Begoña Ruiz Malagón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Yolanda Ayerra Iturain andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Blanca Aranzueque Jiménez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko Langileriaren Kudeaketarako Ataleko burua.

Ordezko idazkaria: Yolanda Adrián Ruiz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko Langileriaren Administraziorako Ataleko burua.

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organo horren eraketa baliozkoa izateko, beharrezkoa izanen da kide hauek biltzea: mahaiburua eta mahaikide idazkaria edo horien ordezkoak, eta gutxienez ere mahaikideen erdiak.

6.-Oposizio-lehiaketa nola eginen den.

6.1. Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan izanen dira: lehenik, oposizioaldia eta hori bukatutakoan, lehiaketaldia.

6.2. Oposizioa 2010eko urrian hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko da oposizioaldia zein toki, egun eta ordutan hasiko den. Hala denean, epaimahaiak gainerako probak edo ariketak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.3. Oposizioaldia eta balorazioa.

6.3.1. Oposizioaldian proba teoriko-praktiko bat izanen da: idatziz erantzun beharko da II. eranskinean agertzen diren gaiei buruzko galdera sorta bat. Probaren gehieneko iraupena epaimahaiak ezarriko du proba hasi baino lehen.

6.3.2. Oposizioaldian 60 puntu lortzen ahalko dira gehienez.

Gutxienez ere 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertu eginen dira.

6.3.3. Probarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat.

Probetara agertzen ez diren izangaiak oposizioalditik baztertuta geldituko dira.

6.3.4. Hautaprobetan, eskaeran azaldutakoaren araberako egokitzapenak eginen dira, desgaitasuna dutenentzat.

6.3.5. Ariketa egindakoan, epaimahaiak jendaurrean erakutsiko ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean edo proba egin den tokian, hura gainditzen duten izangaien zerrenda eta erdietsitako kalifikazioak.

6.4. Lehiaketaldia eta balorazioa.

6.4.1. Epaimahaikoek lehiaketaldia abiatuko dute oposizioaldia gainditzen duten izangaiekin.

Oposizioaldia gainditzen duten izangaiek merezimenduak alegatu beharko dituzte eta agiri bidez frogatu, epaimahaikoek eskatu eta hamabost eguneko epean. Horretarako, jatorrizko agiriak aurkeztuko dituzte, edo notario edo administrazio bidez konpultsatutako kopiak, deialdian ezarritako baremoaren arabera. Merezimendu horiek argitara emanen den autobaremaziorako agirian adieraziko dira.

6.4.2. Izangaiek aurkeztu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko dira lehiaketaldian, deialdi honi erantsitako baremoen arabera (III. eranskina).

Lehiaketaldian ez da izangairik baztertuko. Fase horretan gehienez 40 puntu biltzen ahalko dira.

6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Osasun teknikariak" estamentuan eta "Dietetika eta nutrizioa" espezialitatean sailkatuta dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubideari buruzkoa. Eranskina).

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileen buruak emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:

-Lantokia.

-Estamentua eta/edo espezialitatea.

-Zerbitzuen iraupena, behar bezala adierazita hasiera eta bukaera egunak eta guztira zenbat egun diren.

-Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin badira, honako hau erantsi:

a) Egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako ordu kopurua eta emandako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia,

b) Edo, bestela, ohiko lanaldiaren aldean zein portzentaje osatzen duten.

Enpresa pribatuetan egindako zerbitzuak izanez gero, ziurtagiri horrez gain, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak lan bizitzari buruz egindako txostena ere aurkeztu beharko da. Lan bizitzari buruzko txostena errazago eskuratzearren, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak telefono zerbitzu bat jarri du martxan, 901502050 zenbakiarekin, txosten hori eskatzeko.

6.4.5. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaiek dituzten merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretik alegatu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

6.4.6. Euskaraz dakitela proben bidez frogatu nahi duten izangaiei haiek egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziko zaizkie, behar den denborarekin.

6.4.7. Lehiaketaldia bukatzen denean, epaimahaiak jendaurrean jarriko du balorazioaren emaitza, hau da, izangaiek lortutako puntuazioak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean.

6.4.8. Izangaiek aurkeztutako jatorrizko agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, espreski eskatuz gero, hiru hilabeteko epean, izendapena jakinarazi ondoren bi hilabete pasaturik, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu, hala izanez gero agiriak luzaroago gordetzen ahal baitira egiaztapenak eta probak egiteko. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.

7.-Azken puntuazioa.

Azken kalifikazioa lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioen batura izanen da.

Azkeneko puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuaziorik altuena duen izangaiak izanen du lehentasuna. Berdinketa hausten ez bada, osoko puntuazio handiena duen izangaia lehenetsiko da, deialdi honen eranskineko baremoaren atal bakoitzean ezarritako hurrenkerari jarraituz.

8.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak probak gainditzen dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioen araberako hurrenkeran, jendaurrean jarriko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean. Gero, probak gainditu eta, puntuazio handiena izateagatik, lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena eginen dio administrazio organo eskudunari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Proposatutako izangaiek, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuan:

8.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiek:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Tituluaren jatorrizko agiriak, edo haien kopiak, notario edo administrazio bidez konpultsatuak.

c) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

e) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzeko.

f) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.

8.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko edozein administrazioren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:

a) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, aurreko atalean ezarritako baldintza beretan.

b) 3.4.b) oinarrian aipatzen diren izangaien kasuan, funtzionarioak, estatutupeko langileak edo lan-kontratudun finkoak direla frogatzen duten agiriak eta haien egoera administratiboa eta espediente pertsonaleko gainerako inguruabarrak frogatzen dituztenak.

8.3. Eskabidean %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutela adieraziz gero, izangaiek, aurreko agiriez gainera, desgaitasun horrek deialdiko lanpostuan aritzea ez diela eragozten frogatu behar dute, eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek emandako agiriaren bitartez.

8.4. Inork agiri horiek goian adierazitako epean ekartzen ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira, eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzea baztertu gabe.

8.5. Aurreko atalean azaldutakoa gertatzen bada, gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea administrazioko organo eskudunak.

9.-Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Administrazio-organo eskudunak, egoki bada, aurreko oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko ditu ebazpen bidez, Dietetikako eta nutrizioko teknikari espezialista (DNTE) lanpostuan jardun dezaten.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Horrelakorik gertatuz gero, 8. oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.4. Izangairen bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiaren 8. oinarriak agintzen duen moduan.

Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

9.5. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak oposizio-lehiaketa bete gabe utzi dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.6. Izendapenean eragina izan lezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada deialdiaren, oposizio-lehiaketaren nondik-norakoen edo horren ebazpenaren aurka, izendapena ez da irmoa izanen, eta administrazio bidean nahiz administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurtsoari buruz eman beharreko ebazpenaren zain eta mende geldituko da.

10.-Aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak.

10.1. Dietetikako eta nutrizioko teknikari espezialistak (DNTE) aldi baterako kontratatzeko zerrendak 2009ko ekainaren 9ko Erabakian xedatutakoaren arabera prestatuko dira eta hari jarraituz funtzionatuko dute, erabaki horren bidez onetsi baitzen Osasun Administrazioak eta sindikatuek sinatutako ituna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeko. Erabakia 2009ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an.

10.2. Erabaki horretan xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honen emaitzetan oinarrituko dira aldi baterako kontratazioetarako zerrendak, irizpide hauei jarraituz:

a) Deialdiko hautaprobak gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaiek lehentasuna izanen dute aldi baterako kontrataziorako.

Izangai horiek, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eskabidea igorrita, kontratazio zerrendetatik kentzeko eskatzen ahal dute, kontratazio zentro edo unitate batean edo gehiagotan.

b) Aurreko atalean adierazitako izangaien ondotik, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honetan aurkeztu eta hura gainditu gabe hautaprobaren bat gainditzen duten izangaiak jarriko dira kontratazio zerrendetan. Halakoetan, hautaprobarik gehien gainditzen dituztenen zerrendak erabiliko dira lehenik, lortutako puntuazio osoaren araberako ordenari zorrotz jarraikiz. Izangaien zerrendaren lehentasuna ezartzeko, bi hauek batuko dira: gainditutako proben puntuazioa eta kasuan kasuko baremoarena. Baremoan izangaiak edozein administrazio publikotan izan duen esperientzia profesionala baizik ez da aintzat hartuko.

c) Oposiziora aurkeztu arren hautaproba bat bera ere gainditu ez duten izangaiak. Halakoetan, zerrendan sartu ahal izateko, proba gainditzeko eskatutako puntuazioaren %30 lortu beharko dute gutxienez. Proban lortutako puntuazioaren ordena zorrotzari jarraikiz osatuko da zerrenda. Izangaien zerrendaren lehentasuna kalkulatzeko, bi hauek batuko dira: egindako probaren puntuazioa eta baremoarena. Baremoan izangaiak edozein administrazio publikotan izan duen esperientzia profesionala baizik ez da aintzat hartuko.

b) eta c) ataletako izangaiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztu beharko dute edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuen egiaztagiria, hautaproben behin betiko emaitza argitaratu eta 15 egun balioduneko epean. Kasuan kasuko deialdia argitaratu arte egindako zerbitzuak baloratuko dira. Horretarako, egindako azken deialdi publikoa baizik ez da kontuan hartuko.

10.3. Esparru horietako bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta iraupen luzeko kontratuetarako bestea.

-Iraupen luzeko kontratuetarako zerrenda.

Lanpostu hutsak bitarteko gisa betetzeko egiten diren kontratuak dira, baita plantillako langileentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko egiten direnak ere eta, oro har, sei hilabeteko edo gehiagoko beste edozein kontratazio.

Izangai bakoitzak zein zentrotan jardun nahi duen adierazi beharko du. Guztiak hautatzen ahal dira:

[ ] Nafarroako Ospitalea

[ ] Lizarrako Osasun Barrutia

[ ] Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko OOLT izan ezik.

[ ] Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroa barne)

[ ] O-NOZko Kudeaketako Zuzendaritza

[ ] Nafarroako Iparraldeko-Eremu euskalduneko OOLT

[ ] Ubarmin Klinika

[ ] Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritza

[ ] Tuterako Osasun Barrutia

[ ] Osasun Publikoaren Institutua

-Iraupen laburreko kontratuetarako zerrenda.

Jardunean dauden plantillako langileak ordezteko xedea dute eta, oro har, hasierako aurreikuspenen arabera, sei hilabetetik beherako iraupena dutenak. Kontratu laburrak izanen dira, halaber, etengabeko edo guardiako osasun laguntza emateko egiten direnak, alde batera utzita zenbat irauten duten, baita lanaldi partzialeko kontratuak ere.

Izangai bakoitzak zentro bat aukeratu beharko du A, B eta C ataletan agertzen direnetatik, baina ez da beharrezkoa atal guztietan bat aukeratzea.

A ATALA

B ATALA

C ATALA

[ ] Nafarroako Ospitalea

[ ] Ubarmin Klinika

[ ] Tuterako Osasun Barrutia

[ ] Bideko Ama Birjina Ospitalea

[ ] Osasun Publikoaren Institutua

[ ] Lizarrako Osasun Barrutia

[ ] Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko OOLT izan ezik.

[ ] O-NOZko Kudeaketako Zuzendaritza

[ ] Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritza

[ ] Nafarroako Iparraldeko OOLT (eremu euskalduna)

Interesdunek hasierako hautuak aldatzen ahal dituzte hamar eguneko epean, deialdiaren behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aipatu eremuetatik bakar bat ere hautatzen ez dutenek oinarri honen arabera prestatzen diren aldi baterako kontratazio zerrendetan sartzeari uko egiten diotela ulertuko da.

10.4. Hautapen prozesu honetan parte hartu eta lanpostua eskuratzen duen lehen izangaia lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra aurreko ataletan xedatutakoaren arabera osatutako zerrendak.

11.-Errekurtsoak.

Deialdiaren eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluko 1. eta 3. idatz-zatiekin bat.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 19an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

I. ERANSKINA

Eskabidea

................................ jauna/andrea, adinez nagusia, ....... zk.ko Nortasun Agiri Nazionalaren (edo nortasun agiri baliokidearen) jabe, ...........(e)n, (..............) ....... (e)ko .........aren .....(e)an jaioa, nazionalitate .............., helbidea ......................... dudana, Probintzia .............................. Posta kodea ................................. Telefono finkoa: ............................... Telefono mugikorra: Helbide elektronikoa: ........................................................................................................................................

Honako hau azaltzen dut:

-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan .............. izateko .....lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, behean aipatzen dudan txandan (deialdia ...... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .........(e)an):

  • Txanda irekia.
  • Igoera txanda.
  • Erreserbako txanda, desgaitasuna dutenentzat.

-Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, deialdi honetako oinarrietan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen ditudala. Betebehar horiek agiri bidez frogatuko dira, deialdian ezarritako epean eta moduan.

  • Hautapen prozesurako, ondoko agirian zehazten den egokitzapena eskatzen dudala. (%33ko edo hortik goragoko desgaitasuna dutenentzat).
  • Euskarazko probetara aurkeztea eskatzen dudala. (Bidezkoa denean bakarrik).

Hautapen prozesuan lanpostua eskuratzen ez badut, aldi baterako kontratazioetarako egiten diren zerrendetan egon nahi dudala:

-Iraupen luzeko kontratuetarako zerrenda.

Izangai bakoitzak zein zentrotan sartu nahi duen adierazi beharko du; guztiak hautatzen ahal dira.

[ ] Nafarroako Ospitalea

[ ] Lizarrako Osasun Barrutia

[ ] Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko OOLT izan ezik

[ ] Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroa barne)

[ ] Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketako Zuzendaritza

[ ] Nafarroako Iparraldeko-Eremu euskalduneko OOLT

[ ] Ubarmin Klinika

[ ] Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritza

[ ] Tuterako Osasun Barrutia

[ ] Osasun Publikoaren Institutua

-Iraupen laburreko kontratuetarako zerrenda.

Izangai bakoitzak zentro bat aukeratu beharko du A, B eta C ataletan agertzen direnetatik, baina ez da beharrezkoa atal guztietan bat aukeratzea.

A ATALA

B ATALA

C ATALA

[ ] Nafarroako Ospitalea

[ ] Ubarmin Klinika

[ ] Tuterako Osasun Barrutia

[ ] Bideko Ama Birjina Ospitalea

[ ] Osasun Publikoaren Institutua

[ ] Lizarrako Osasun Barrutia

[ ] Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko OOLT izan ezik

[ ] Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketako Zuzendaritza

[ ] Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritza

[ ] Nafarroako Iparraldeko OOLT (eremu euskalduna)

[ ........] Eskabide honi erantsitako orri kopurua.

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean, 20.........(e)ko .............aren ............(e)an.

Sinadura

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

I. kapitulua.

1.-Energia eta elikagaiak: kontzeptua, unitateak, funtzioak eta beharrak gizakiarengan.

2.-Digestio aparatuaren anatomia eta fisiologia.

3.-Karbono-hidratoak: sailkapena, funtzioak, digestioa, xurgapena eta metabolismoa. Karbono-hidratoak dituzten elikagaiak.

4.-Lipidoak: sailkapena, funtzioak, digestioa, xurgapena eta metabolismoa. Lipidoak dituzten elikagaiak.

5.-Proteinak: sailkapena, funtzioak, digestioa, xurgapena eta metabolismoa. Proteinak dituzten elikagaiak.

6.-Bitaminak: sailkapena, funtzioak, digestioa, xurgapena eta metabolismoa. Bitaminak dituzten elikagaiak.

7.-Mineralak: sailkapena, funtzioak, digestioa, xurgapena eta metabolismoa. Mineralak dituzten elikagaiak.

8.-Uraren eta elektrolitoen metabolismoa.

II. kapitulua.

1.-Elikagaiak: sailkapena eta osaera.

2.-Elikadura eta osasuna. Helduaren elikadura orekatua.

3.-Elikagaien prestaketa eta sukaldaritza. Menuen aurkezpena.

4.-Elikagaien higienea eta kontserbazioa.

5.-Elikagaien ondoriozko toxiinfekzioa.

6.-Elikagaien kalitatea: alderdi organoleptikoak.

7.-Higiene arauak ospitale bateko sukaldean.

8.-Industria eta elikagaiak. Ontziratutako elikagaien etiketatzea.

9.-Ospitaleko dieten kodearen planteamendua.

III. kapitulua.

1.-Elikadura haurdunaldian eta haurrari titia emateko garaian.

2.-Jaio berrien eta haur txikien elikadura.

3.-Eskola-umeen eta nerabeen elikadura.

4.-Adindunen elikadura.

5.-Kirolari egokitutako elikadura.

6.-Egoera nutrizionalaren balorazioa.

7.-Loditasuna eta gehiegizko pisua: prebentzioa eta tratamendua.

8.-Desnutrizioa: sailkapena eta neurri zuzentzaileak.

9.-Trastornoak elikaduraren arloko jokabidean: anorexia nerbiosoa eta bulimia. Prebentzioa eta tratamendua.

10.-Nutrizio artifiziala: enterala eta parenterala.

11.-Ospitaleko malnutrizioa.

IV. kapitulua.

1.-Ahoko patologia: eritasunik arruntenak eta dietoterapia.

2.-Urdail-esofagoko patologia: eritasunik arruntenak eta dietoterapia.

3.-Hesteetako patologia: eritasunik arruntenak eta dietoterapia.

4.-Gibeleko patologia: eritasunik arruntenak eta dietoterapia.

5.-Patologia bilio-pankreatikoa: eritasunik arruntenak eta dietoterapia.

6.-Giltzurrunetako patologia: eritasunik arruntenak eta dietoterapia.

7.-Bihotz-hodietako sistema: eritasunik arruntenak eta dietoterapia.

8.-Mellitus diabetesa: kontzeptua, sailkapena eta dietoterapia.

9.-Hiperlipoproteinemiak: kontzeptua, sailkapena eta dietoterapia.

10.-Sortzetiko metabolopatiak: kontzeptua, sailkapena eta dietoterapia.

11.-Elikagaiekiko alergia eta jasanezintasuna: kontzeptua, sailkapena eta dietoterapia.

12.-Minbiziak jotako pazientearen elikadura.

13.-Ebakuntza egin dioten pazientearen elikadura.

14.-Eritasun neurologikoak dituen pazientearen elikadura.

V. kapitulua.

1.-Legeria. Osasunari buruzko Lege Orokorra. Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legea. Pazientearen eskubideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

III. ERANSKINA

1. atala. Egindako zerbitzuak. Honako hauek baloratuko dira:

1.-Lortu nahi den lanpostuaren estamentuan eta espezialitatean edozein administrazio publikotako edo horien mendeko erakunde autonomoetako zentro batean egindako zerbitzuak: 1,8 puntu, urte bakoitzeko.

2.-Beste estamentu eta espezialitate batzuetan edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak: 1,3 puntu, urte bakoitzeko.

3.-Lehiatzaileak lortu nahi duen lanpostuaren kategoria berean enpresa pribatuan, Gizarte Segurantzan afiliatuta eta haren kotizazioak ordaintzen, besteren kontura egindako zerbitzuak: 0,70 puntu, urte bakoitzeko.

Azpiatal hauetako bakoitzaren puntuazioa proportzionalki kalkulatuko da urtebetetik beherako kasuetan.

Atal honen puntuazioa, gehienez ere, 17 puntukoa izanen da.

Bateraezinak dira aurreko azpiatalengatik emandako puntuazioak, aldi berekoak direnean; halakoetan, handiena bakarrik hartuko da kontuan.

Baremo honetan aipatutako zerbitzuak urriaren 3ko 464/2001 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako arauei jarraikiz zenbatuko dira.

2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Atal honetako merezimenduak baloratzeko, zerikusia izan beharko dute lehiaketaren xedeko lanpostuarekin.

1.-Erakunde publiko edo unibertsitate zentroek antolatu edo ziurtatutako prestakuntzako ekintzetan ikasle gisa parte hartzea: 0,1 puntu, kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den ordu kopuruko (10 ordu). Ordu kopuru zehatzik agertzen ez denean, kreditu bateko balioa emanen zaio agiriari, eta denbora ikasturte batekoa dela dioenean, 12 kreditu kontatuko dira. Gehienez ere 10 puntu, denbora zatiak hainbanatuz.

Orobat, nahiz eta erakunde antolatzailearen beharkizuna ez bete, prestakuntza ekintzak baloratuko dira baldin eta Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espreski sartzen dira sindikatuek "Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen" barrenean antolatuak.

2.-Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo berriemateak aurkeztea: 0,4 puntu, nazioartekoa bada, 0,3 puntu, nazionala bada, eta 0,2 puntu soilik eskualdea edo herria hartzen badu; gehienez ere 2 puntu.

3.-Administrazio edo erakunde publiko baten saria edo beka jaso duten ikerlan zientifikoak: 0,75 puntu, nazioartekoak badira; 0,5 puntu, nazionalak badira; eta 0,2 puntu, autonomia erkidegokoak badira. Gehienez ere 2 puntu.

4.-Aldizkari espezializatuetan argitaraturiko lanak: 0,2na puntu lehen hiru sinatzaileei, gainerakoei 0,05na puntu; 2 puntu gehienez.

5.-Bekak edo prestakuntza egonaldiak: 0,1 puntu hilabeteko, puntu bat gehienez.

6.-Sektore publikoan edo unibertsitatean prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo horietan irakasle gisa parte hartzea: kreditu akademiko bakoitzeko edo 10 orduko, 0,2 puntu; gehienez ere 3 puntu (zatikiak proportzionalki kalkulatuko dira). Iraupenik adierazten ez duten ziurtagiriak 2 ordukotzat joko dira.

7.-Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuz gero: 1,6 puntu, hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulurik ez izatera, hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzari ezarri den gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen zaio.

Bateragarria da 2. eta 4. azpiatalei emandako puntuazioa, lan edo ikerketa berari edo antzekoari buruzkoa denean.

Deialdiko lanpostuan aritzeko gaitasunik ematen ez duten titulu ofizialak ez dira prestakuntzako merezimendutzat hartuko.

Atal honen puntuazioa, gehienez ere, 19,8 puntukoa izanen da.

3. atala. Euskaraz jakitearen balorazioa:

1.-Eremu mistoko herrietan aritzeko lanpostuetarako euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen denean, gainerako merezimenduen baremazioari esleitutako puntuazio osoaren %3ko balorazioa emanen zaio euskaraz jakiteari, betiere plantilla organikoan nahitaezkotzat jo ez bada.

Lanpostu jakin batzuetan herritarrekin izaten den harremanaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan ezartzen ahalko da, eremu mistoko lanpostu batzuk betetzeko deialdietan, gainerako merezimenduen baremazioari esleitutako puntuazio osoaren %6ko balorazioa ematea euskaraz jakiteari.

2.-EGA titulua izanez gero, edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, aurreko atalean euskaraz jakiteari emandako gehieneko balorazioa jasoko da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da, A2 maila izanez gero 2/5, B1 izanez gero 3/5 eta B2 izanez gero 4/5. Titulu baliokideek balorazio bera izanen dute. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzarengatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 jasoko da.

Euskara maila frogatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espreski antolatutako azterketa egiten ahalko da; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntzari ematen ahal zaion gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F1009129