73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Deialdia, erdi mailako euskara teknikari izateko eta lanaldi erdian aritzeko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko.
Izendapen proposamena

2009ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an, argitaratu zen Esteribarko Udaleko erdi mailako euskara teknikari izateko eta lanaldi erdian aritzeko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1 oinarriari jarraituz, Izaskun Uriarte Echeverría izendatzeko proposamena igorri dio epaimahaiak alkateari, hura baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.

Esteribarren, 2010eko apirilaren 29an.-Alkatea, Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L1007637