73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7.ean xedatuari jarraikiz, bidezko da Udal honek hautatzea Armañantzasko bake epaile titularra.

Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, behar den eskabidea aurkez dezaten Udalaren bulegoetan.

Armañantzasen, 2010eko maiatzaren 18an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1008824