73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FALTZES

Deialdia, Faltzesko Udaleko "C" mailako administrari-ofizial
izateko lanpostu bat betetzeko, "D" mailako
funtzionarioendako murrizturik

Alkatetzak 2010eko apirilaren 14an eman 30bis/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen "C" mailako administrari-ofizial izateko lanpostu bat "D" mailako funtzionarioen artean betetzeko deialdi murriztua, ondoko oinarri hauei jarraikiz:

oinarriA

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Faltzesko Udaleko "C" mailako administrari-ofizial izateko lanpostu bat betetzea, Nafarroako Administrazio Publikoetako Funtzionarioen Estatutuko 15.6 artikuluaren babesean. Lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko da, Faltzesko Udaleko "D" mailako funtzionarioen artean.

1.2. Deialdi honetan izendatzen den izangaia, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aitzina, administrari-ofiziala izanen da, "C" mailakoa, eta anarteraino zuen lanpostua besterik gabe amortizatuko da.

1.3. Lanpostuaren lansariak "C" mailari dagozkionak izanen dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari buruzko 251/1993 Dekretuari jarraikiz.

1.4. Hauta-probak gainditu ondotik, deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean bazkidetuko da eta hartan alta hartuko, delako sisteman ezarritako babesean, edo udal funtzionarioen montepioan jarraitu, haren bazkidea bada.

1.5. Aplikatu beharreko araudian ezarrita dago lanaldiaren araubidea, baita opor, jaiegun, sari-ordainketa eta gainerako eskubideen araubidea ere. Hala ere, lanaldia noiznahi alda dezakete administrazio organo eskudunek; betiere, zerbitzuaren beharren arabera.

2.-Eginkizunak.

Izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu:

-Administrari-ofiziala:

-Bere mailaren eta kategoriaren barrenean manatzen zaizkion guztiak.

3.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Faltzesko Udaleko "D" mailako funtzionarioa izatea.

b) Goi mailako Batxilergo, bigarren graduko Lanbide Heziketa edo haien balio bereko tituluaren jabe izatea, gutxienez, edo, modu subsidiarioan, zortzi urteko antzinatasun onartua frogatzea Nafarroako administrazio publikoetan

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

3.2. Aipatu baldintzak deialdi honetako 4.3 oinarrian azaldutako epean eta moduan egiaztatu beharko ditu izangai hautatuak. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen direla ulertuko da eta oposizio prozedurak irauten duen bitartean izendapenera arte bete beharko dira.

4.-Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Faltzesko Herriko Etxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, eransten den ereduari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko ordu biak arte; edo bertzenaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezartzen den moduetako bati jarraituz.

4.2. Ezintasunen bat dutenek hura zer-nolakoa den adierazi beharko dute eskabidean eta, ariketak egiteko, denbora nahiz bitartekoen aldetik beharrezko izan ditzaketen egokitzapenak eskatu beharko dituzte.

4.3. Eskabideekin batera, izangaiek lehiaketaldian baloratuko diren merezimenduen ziurtagiriak, deialdiko zazpigarren oinarrian ezartzen direnak, aurkeztu beharko dituzte. Agiriak jatorrizkoak edo kopia behar bezala konpultsatuak izanen dira, bestela aurkeztu gabetzat joko dira.

5.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6.-Epaimahaia.

6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: José Carlos García García, Faltzesko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Alicia Laguardia Hontañon, lehen alkateordea.

Mahaikidea: Julio Elorz Cabodevilla, Faltzesko bigarren alkateordea.

Ordezkoa: Carlos Javier Luzuriaga Tiscar, Faltzesko Udaleko zinegotzia.

Mahaikidea: Julio Iribarren Maestro, Faltzesko Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: María Angeles Ibarrola Jaime. Faltzesko Udaleko diruzaina.

Mahaikidea: Faltzesko Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Faltzesko Udaleko langileen ordezkaria.

Mahaikide-idazkaria: Joaquín de Carlos Pérez, Faltzesko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Miguel Chivite Sesma, Azkoiengo Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen afera guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahal du proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

7.-Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldian 6 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztergarria izanen.

7.2. 4.3 oinarriaren arabera alegatu eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremoari jarraikiz baloratuko dira:

Nafarroako administrazio publikoetan administrazio lanetan benetan aritu izanagatik: 2 puntu urte bakoitzeko -ez dira kontuan hartuko deialdian parte hartu ahal izateko kontuan hartu diren urteak-.

7.3. Lehiaketaldia buruturik, izangai bakoitzaren puntuazioa Faltzesko Udaleko iragarkien oholean paratuko da jendaurrean. Oposizio-lehiaketako puntuazio osoa, lehiaketaldian lortutako puntuazioaren eta oposizioaldian lortutakoaren batura izanen da.

8.-Oposizioaldia.

8.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean, probak hasteko tokia, data eta ordua zehaztuko dira.

8.2. Oposizioaldiak ondoko ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 14 puntu lortzen ahalko dira bertan:

a) Informatikaren gaineko proba praktikoa. Espedienteak kudeatzea, errolda, katastroa, fiskala etab. kudeatzea. Ariketa honetan, gehienez ere, 14 puntu lor daitezke, eta bazterturik geldituko da 7 puntura iristen ez den izangaia.

8.3. Oposizioaldiko ariketa bakoitza burututakoan, gainditu duten izangaien zerrenda ikusgai jarriko da, lortutako puntuazioarekin batera, Faltzesko Herriko Etxeko iragarki oholean.

8.4. Hautaprobetan, minusbalioa izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

8.5. Ez da nahitaezkoa proben data, ordu eta tokiak argitaratzea. Faltzesko Udaleko iragarkien oholean paratuko dira gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago eta hasierako proba baten jarraipena bada, hogeita lau ordu lehenago.

8.6. Izangai guztiek nortasun agiri nazionala edo legez baliokidea den agiria aldean dutela agertu beharko dute probetara. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia segituan baztertuko da, etor daitezkeen jarduketa penalak ukatu gabe.

9.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, epaimahaiaren proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak aditzera emanen du Faltzesko Herriko Etxeko iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian, gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangaiek lehiaketaldian nahiz oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuaziorik handiena lortzen duten izangaien aldeko izendapen proposamena eginen du. Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da proposamen hori.

9.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturalean, proposatutako izangaiak baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean.

Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbertzeko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez badira ezin izanen da izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiokeen erantzun beharra ukatu gabe.

Aurreko lerroaldean aurreikusitakoa gertatuz gero, 9.1 atalean aipatzen den izangai onartuen zerrendako hurrengo izangaiak beteko du hutsunea, eta horrekin ere aurreko ataletan zehaztu den era berean jokatuko da.

10.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Faltzesko Udalak aurreko atalean ezarritakoa bete duen izangaia izendatuko du. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Izendatzen den izangaiak karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapenaren jakinarazpenetik aitzina. Aipatu epean jabetza hartzen ez badu, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, deialdiko 9.2 atalean ezarritakoari lotuko zaio.

11.-Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintzen aurka errekurtso arrunta paratzen ahalko da, hilabeteko epean eta alkateari zuzendua. Aldiz, alkatearen ebazpenaren, deialdi honen, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, ondoko errekurtsoetariko bat paratzen ahalko da hautara:

a) Administrazioekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Faltzesen, 2010eko maiatzaren 13an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

ESKABIDE EREDUA

Izena: ....................., adinez nagusia; NAN zenbakia: ..............; jaioteguna: .............................; jaioterria: ......................................... (probintzia: .....................); helbidea (herria, probintzia, karrika, zenbakia, etxebizitza): ...............................................................................................................; posta kodea: ...........; telefonoa: ............, NAN zenbakia: ................, egun honetan luzatua: ......................

Zure aitzinera agertu eta azaltzen dut:

Faltzesko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, "C" mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi murriztuaren probetara onartua izatea eskatzen dudala.

Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa badudala.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela bereizia izan ezein administrazio publikoren zerbitzutik eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Horiek horrela,

Eskabide hau onar dezazula eskatzen dizut eta, horren indarrez, Faltzesko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, "C" mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko probetara onar nazazula.

Faltzesen, ..................(e)ko ........................aren ...............(e)an.

Iragarkiaren kodea: L1008636