73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Foruzaingoko foruzainen ehun lanpostu betetzeko deialdiaren aurka.

Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 100 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, 2008ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 7an.

Xabier Sola Méndez jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du aipatu deialdia ebatzi eta Nafarroako Foruzaingoko 99 foruzain izendatzen dituen abenduaren 1eko 3305/2009 Ebazpenaren aurka. Hortaz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2010eko ekainaren 8an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1010110