73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoa, delineatzaile-ofizialen deialdian.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko delineatzaile-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 6an emandako 58/2009 Ebazpenaren bidez onetsia (2009ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 22koa).

Gora jotzeko errekurtsoa jarri du Oihane Hidalgo Yerro andreak, deialdiko epaimahaiak 2010eko martxoaren 9an hartutako Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez deialdiko lehen ariketako behin betiko emaitzak onetsi ziren. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko ekainaren 1ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1009733