73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoak, 10 telefonista lanpostu betetzeko onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendaren aurka.

Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telefonista izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, abenduaren 19ko 233/2008 Ebazpenaren bidez onetsia (2009ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa).

Magdalena Aguilar Anguita andreak eta Ramón Martín Bermejo jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapen Zerbitzuko zuzendariak 2009ko ekainaren 10ean emandako Ebazpenaren aurka, hartan deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten baita. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 31n.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1009557