73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1178/2010 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, administrazio-baimena eman, proiektua onetsi eta haren onura publikoa aitortzen duena Orkoiengo 220 kV-eko azpiestazioa REEren bi kokaleku berrirekin, Ezkabarte 1 eta 2, handitzeko, Orkoiengo mugapean.

2009ko uztailaren 3an, eskaera egin zen administrazio baimena, proiektuaren onespena eta haren onura publikoaren deklarazioa tramitatzeko Orkoiengo 220 kV-eko azpiestazioa REEren bi kokaleku berrirekin, Ezkabarte 1 eta 2, handitzeko, Orkoiengo mugapean.

Red Eléctrica de España S.A. enpresak eskatuta, informazioa jendaurrean jarri zen, horretarako 2009ko urriaren 6ko Diario de Navarra egunkarian, 2009ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (urriaren 9koan) eta 2009ko 312. Estatuko Aldizkari Ofizialean (abenduaren 28koan) argitaratuz, eta iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita, 20 eguneko epea eman zen bidezkotzat jotako erreklamazioak aurkezteko.

Orkoiengo Udalak aldeko txostena eman zuen 2010eko apirilaren 21ean eta ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Orkoiengo 220 kV-eko azpiestazioa REEren bi kokaleku berrirekin, Ezkabarte 1 eta 2, Orkoiengo mugapean, handitzeko baimena ematea.

2.-Zehazki, instalazioaren onura publikoa aitortzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan eta lege hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

3.-Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua onestea, Julio Alguacil Prieto industria ingeniariak sinatua. 12 hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

5.-Ebazpen hau Red Eléctrica de España S. A. enpresari jakinaraztea (paseo del Conde de los Gaitanes, 177; 28109, La Moraleja, Alcobendas- Madril) eta adieraztea administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

6.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 5ean.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1008131