73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

244/2010 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Mañeruko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren jarduerak aldi baterako bertan behera uzten dituena, 2010eko irailaren 1etik aurrera.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak Mañeruko ikastetxe publikoaren jarduerak aldi baterako bertan behera uzteko proposamena egin du, 2010-2011 ikasturterako ez duelako ikasle bakar batek ere aurreinskripziorik egin.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publikoetako, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendua onesteko otsailaren 10ean eman eta martxoaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 24/1997 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera,

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Mañeruko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren (ikastetxearen kodea: 31003431) jarduerak aldi baterako bertan behera uztea, 2010eko irailaren 1etik aurrera.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

3. Ebazpen hau igortzea Mañeruko Udaleko alkate-udalburuari, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuei, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 13an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F1008779