73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 31n hartua, "Los Arcosko Ruiz de Alda kalean hornidura sareak, saneamendua eta zoladura berritzea" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko. Sustatzailea Jurramendiko Mankomunitatea da.

Jurramendiko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorraren 2010eko otsailaren 17ko Erabakiaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko epea iraganda eta aurkeztutako alegazio bakarra ebatzita, Jurramendiko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2010eko martxoaren 25eko Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatu proiektua.

Jurramendiko Mankomunitateak proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzeko eskaera egin du. Horren helburua da Los Arcosko Ruiz de Alda kalean hornidura publikoa, saneamendua eta euri uren bilketa bermatzea. Mankomunitateak alegatu du obrak lehenbailehen egitea ezinbestekoa dela Los Arcosko kale horretan dauden etxebizitza batzuetako bizilagunak laster has daitezen bertan bizitzen, higiene eta osasun baldintza egokiekin.

Nafarroako Gobernuak, Jurramendiko Mankomunitateak adierazi dituen arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetze horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik eta balio justua pagatzeko behar den kreditua atxiki dela egiaztaturik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Los Arcosko Ruiz de Alda kalean hornidura sareak, saneamendua eta zoladura berritzea" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoarekin bat. Sustatzailea Jurramendiko Mankomunitatea da.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoen ordez, errekerimendua egin dezakete aldez aurretik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

3. Erabaki hau Jurramendiko Mankomunitateari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 31n.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1009649