73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko ekainaren 7an hartua, Nafarroako G10X proiektua, Gamesa Energía, S.A.U.k (GESA) sustatua, udalez gaindiko proiektu sektorial deklaratzen duena.

2010eko otsailaren 26an, Gamesa Energía, S.A.U. (GESA) enpresak "Nafarroako G10X Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala" izeneko espedientea aurkeztu zuen tramitatzeko.

Ondoren, 2010eko apirilaren 30ean, "Cortesko TAE-Tuterako TAE-La Sernako TAE goi tentsioko aireko linearen Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala" aurkeztu zuen, Nafarroako G10X proiektuko parkeetako bitik energia ateratzeko helburu nagusiarekin. Horiek horrela, 2010eko maiatzaren 6an GESAk eskatu du azken proiektu sektorial hori lehenbizikoari erantsi eta biak batera tramita daitezela.

Proiektuaren tramitazioaz gainera, sustatzaileak eskatu du proiektuko obrak interes orokorrekotzat jo daitezela. Nafarroako Gobernuak deklarazio hori egitea erabaki ahal izanen du espedientea behin betiko onesten duenean, bidezkoa bada.

I.-Xedea.

Proiektuaren xedea da ondoko bederatzi parke eolikoak eta haiei lotutako instalazioak Nafarroako Foru Komunitateko lau eremutan nola ezarriko diren deskribatzea:

EREMUA

PARKE EOLIKOEN IZENAK

AEROSORGAILUEN KOP.

POTENTZIA
(MW)

ENERGIA ATERATZEKO INSTALAZIO OSAGARRIEN IZENAK

AZPIESTAZIO ELEKTRIKOA

GOI TENTSIOKO LINEA ELEKTRIKOA

CORTES

EL VALLE I+D

11

49,5

Cortes 20/220 kV

Cortes-Tutera

VALDENAVARRO

3

13,5

LAS MASADAS

LAS MASADAS

7

31,5

Las Masadas 20/220 kV

Las Masadas-Erriberri

ESPINAR

ESPINAR

7

31,5

Las Lombas 20/220 kV

Las Lombas-Erriberri

EL RASO

6

27,0

LAS LOMBAS I

11

49,5

LAS LOMBAS II

6

27,0

LA PLANILLA

LA PLANILLA (I. fasea eta II. fasea)

8

36,0

La Planilla 20/66 kV

La Planilla

VALDELAGUARDIA

6

27,0

Valdelaguardia 20/220 kV

Valdelaguardia - Deikaztelu

Jarduketek ondoko udal mugapeak ukituko dituzte:

JARDUKETA

IZENA

UKITUKO DIREN UDAL MUGAPEAK

OKUPATUKO DEN AZALERA (HEKTAREAK)

Parke eolikoa

El Valle I+D

Cortes

600

Valdenavarro

Cortes

80

Las Masadas

Caparroso

380

Espinar

San Adrián

310

El Raso

San Adrián eta Azagra

160

Las Lombas I

Azagra

500

Las Lombas II

Andosilla, San Adrián

350

La Planilla

(I. fasea eta II. fasea)

Elizagorria, Mendabia eta Los Arcos

650

Valdelaguardia

Los Arcos

650

JARDUKETA

IZENA

UKITUKO DIREN UDAL MUGAPEAK

LUZERA (km)

Goi tentsioko

linea elektrikoa

Cortes-Tutera

Cortes, Buñuel, Ribaforada, Fontellas, Cascante, Murchante eta Tutera

29

Las Masadas-Erriberri

Caparroso eta Erriberri

11

Las Lombas-Erriberri

San Adrián, Azkoien, Martzilla eta Erriberri

19

La Planilla

Elizagorria eta Santsol

3

Valdelaguardia-Deikaztelu

Los Arcos, Sesma, Arroitz, Arellano eta Deikaztelu

17

JARDUKETA

IZENA

UKITUKO DIREN UDAL MUGAPEAK

KOKALEKUA

POL.

LURZ.

Azpiestazio

elektrikoa

Cortes

Cortes

10

91900,

5351,

5352,

5362 eta 5363

Las Masadas

Caparroso

10

563

Las Lombas

San Adrián

4

670

La Planilla

Elizagorria

2

551

Valdelaguardia

Los Arcos

18

163

II.-Proiektuaren edukia.

Proiektua 25 karpetatan aurkeztu da: 2 karpetatan proiektu sektorialeko agiriak daude, 11 karpetatan parke eolikoen ingurumen eraginaren azterlanak, 7 karpetatan jarduketen exekuzio proiektuak (parkeenak, goi tentsioko linea elektrikoenak eta azpiestazio elektrikoenak), eta azken 5 karpetetan eranskinak, hainbat erakunderentzat (Compañía logística de Hidrocarburos CLH, Enagas, Ebroko Ur Konfederazioa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua).

Aurkeztutako proiektuko agirien edukia azterturik, esan daiteke nahiko ongi azaltzen duela proiektuaren xedea, baina, parke eolikoen ezarpena arautzen duen otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, edukia osatu egin behar da espedientea ebatzi aurretik, agiri edo zehaztapen hauek gehituz:

-Proposatutako parke eoliko bakoitzerako mugatu den eremuaren justifikazioa.

-Proposatutako parke eoliko bakoitzaren eremuan eraikuntzako erabilera eta jarduerak arautzeko ezarri diren hirigintzako determinazioen justifikazioa.

-Parke eolikoen eremuetako erabilera eta jarduera onartuei, baimengarriei eta debekatuei buruzko araudiaren proposamena, eta energia ateratzeko instalazio osagarrien zortasunak.

-Ingurumen ukipenak zuzentzeko neurrietarako aurreikuspen ekonomikoak.

III.-Proposatutako jarduketen deskripzioa.

Proposaturiko parke eolikoetan jarriko diren aerosorgailuak Gamesaren G128 modelokoak dira, 4.500 kW-eko potentzia izendatua dute, 120 m-ko garaiera abatzeraino, 128 m-ko errotore diametroa eta hiru beso, elkarrekin 120º-ko angelua egiten dutenak.

Gamesaren G10X-4.5 MW aerosorgailu berriaren prototipoa Gamesa Energíak eraiki nahi duen lehenbiziko parke eolikoan jarri nahi da: Cortesko El Valle I+D parke eolikoan. Parke eoliko esperimentala izanen da, eta informazio teknikoa sortuko du prototipo horren edo "G10X plataforma" deituaren ezarpenerako eta etengabeko hobekuntzarako.

Parke bakoitzak edo parke multzo bakoitzak azpiestazio elektriko bat dauka esleituta inguruetan, eta goi tentsioko aireko linea bat energia ateratzeko, sare nagusiarekin lotuta. Horiek ere sartu dira proiektu honetan. Betiere, parke bakoitzeko turbinetako transformadoreak dagokien azpiestazio elektrikoarekin lotuko dira 30 kV-eko kolektore sarearen edo zirkuitu elektrikoen bidez. Zirkuitu horiek lur azpian jarriko dira, nekazaritzako bideen eta parke bakoitzeko turbinak lotzen dituzten bideen ertzetan. Instalazioak esparru angeluzuzenetan kokatuko dira, gutxienez 2,40 metroko garaiera izanen duen sare-itxitura batez babestuta, kanpoaldetik istripuz uki ez daitezen eta kanpoko inor ez dadin sartu ustiategian.

Arau orokor gisa, parkerako sarbideak eta turbinen arteko bideen sareak taxutzeko, lehendik dauden nekazaritzako bideak erabili dira. Hala ere, sare hori osatzen duten bideak egokitu eginen dira aerosorgailuak garraiatzen dituzten ibilgailuentzat eta muntaketako garabientzat, gutxienez baldintza hauek bete daitezen:

-Bidearen zabalera: 5 m.

-Kurbadura erradioa, gutxienez: 35 m ardatzean.

-Gehieneko maldak: %12 lurretan. %15 zoruan/zementuan.

-Bide zoruaren lodiera, lurretan: 0,20 m.

-Landare lurraren gutxieneko lodiera: 5 cm.

-Lur-erauzketak: 1/2ko ezponda.

-Lubetak: 3/2ko ezponda.

Aerosorgailu bakoitzaren ondoan maniobretarako plataforma bat egin behar da, aerosorgailua jaso eta muntatzeko erabiliko diren garabi eta trailerrak bertan kokatzeko. Plataforma horiek oso aldi laburrean erabiliko direnez, ingurumenaren gaineko eragina gutxitzeko moduan diseinatuko dira: landare lurra kenduko da eta lur naturala trinkotuko, garabiek eta garraio-ibilgailuek oinarri sendoa izan dezaten.

Parke bakoitzaren kokalekuan dagoen baliabide eolikoaren xehetasunak lortzeko eta aerosorgailuen erabilera balidatu ahal izateko, anemometro-dorre bat jarriko da, zanga baten bidez lotuta hurbileneko turbinako zerbitzu osagarrien ekipamenduarekin. Dorre horrek informazioa bidaliko du azpiestaziora, bertan egonen baita parkeko kontrol sistema. Dorre horiek oinarri triangeluarra izanen dute eta 121,2 metro garai izanen dira.

Proiektu honetako jarduketetan egutegi hau beteko da instalazioak eraikitzeko eta abian jartzeko:

EGUTEGIA

JARDUKETA

IZENA

ERAIKUNTZA

ABIAN JARTZEA

Parke eolikoa

El Valle I+D

2011ko lehen hiruhilekoa

2011ko laugarren hiruhilekoa

Valdenavarro

2012ko bigarren hiruhilekoa

2013kolehen hiruhilekoa

Las Masadas

2012ko bigarren hiruhilekoa

2013kolehen hiruhilekoa

Espinar

2012ko hirugarren hiruhilekoa

2013ko bigarren hiruhilekoa

El Raso

2012ko hirugarren hiruhilekoa

2013kolehen hiruhilekoa

Las Lombas I

2012ko laugarren hiruhilekoa

2013kohirugarren hiruhilekoa

Las Lombas II

2012ko laugarren hiruhilekoa

2013ko bigarren hiruhilekoa

La Planilla (I. fasea eta II. fasea)

2013ko lehen hiruhilekoa

2013ko laugarren hiruhilekoa

Valdelaguardia

2012ko bigarren hiruhilekoa

2013ko lehen hiruhilekoa

Goi tentsioko

linea elektrikoa

Cortes-Tutera

2011kolehen hiruhilekoa

2011ko 4. hiruhilekoa

Las Masadas-Erriberri

2012ko bigarren hiruhilekoa

2013ko lehen hiruhilekoa

Las Lombas-Erriberri

2012ko hirugarren hiruhilekoa

2013ko bigarren hiruhilekoa

La Planilla

2013ko lehen hiruhilekoa

2013ko laugarren hiruhilekoa

Valdelaguardia-Deikaztelu

2012ko bigarren hiruhilekoa

2013ko lehen hiruhilekoa

Azpiestazio

elektrikoa

Cortes

2011ko lehen hiruhilekoa

2012ko laugarren hiruhilekoa

Las Masadas

2012ko bigarren hiruhilekoa

2013kolehen hiruhilekoa

Las Lombas

2012ko hirugarren hiruhilekoa

2013ko bigarren hiruhilekoa

La Planilla

2013ko lehen hiruhilekoa

2012ko laugarren hiruhilekoa

Valdelaguardia

2012ko bigarren hiruhilekoa

2013kolehen hiruhilekoa

Hauek dira proiektuko jarduketak kontrata bidez burutzeko aurrekontuak:

AURREKONTUAK

JARDUKETA

IZENA

KONTRATA BIDEZ BURUTZEKO AURREKONTUA (EUROTAN)

Parke eolikoa

El Valle I+D

54.738.824

Valdenavarro

14.761.955

Las Masadas

34.728.412

Espinar

35.022.386

El Raso

29.742.659

Las Lombas I

54.774.118

Las Lombas II

30.000.824

La Planilla (I. fasea eta II. fasea)

40.004.879

Valdelaguardia

30.202.163

Goi tentsioko linea

elektrikoa

Cortes-Tutera

5.871.879

Las Masadas-Erriberri

894.060

Las Lombas-Erriberri

1.573.768

La Planilla

187.823

Valdelaguardia-Deikaztelu

1.393.628

Azpiestazio elektrikoa

Cortes

2.474.872

Las Masadas

1.231.259

Las Lombas

4.084.214

La Planilla

1.726.990

Valdelaguardia

1.341.774

III.1.-El Valle I+D parke eolikoa.

Proiektu honen egutegiko lehenbiziko parke eolikoa da. Parke eoliko esperimentala izanen da. Informazio teknikoa sortuko du, G10X plataforma edo, bestela esanda, Gamesa G10X-4.5 MW aerosorgailu berriaren prototipoa ezartzeko eta etengabe hobetzeko.

Parke eoliko horren kokalekua Cortesko udalerriaren mendebaldeko erdian dago, herrigunetik mendebaldera, A-68 autobidearen eta Lodosako ubidearen artean. Zehazki, Carratudela, El Montecillo, Concejo eta Valdenavarro alderdietan dago, Ebroko azken terrazetan, ibaitik hegoaldera, zelaigune batean. Ureztatze azpiegitura askok zeharkatzen dute, Cortesko ureztatze tradizionaleko presio handiko zonakoak.

Ebroko A-68 autobiako 114. irteerako biribilgunetik abiatuta iritsiko da parkera, bertatik zerbitzu bide bat irteten baita, lehendik dauden nekazaritzako bideetan zehar. Bideen trazadurak gutxi gorabehera 12,7 kilometroko luzera du. Trazadura berriak azken tartean soilik ireki behar dira, aerosorgailuetaraino iritsiko diren adarretan.

Aerosorgailuen UTM koordenatuak (30. ardatza) ondokoak izanen dira:

AEROSORGAILUA

UTM X

UTM Y

AG01

624.780

4.643.811

AG02

625.907

4.644.197

AG03

623.240

4.644.594

AG04

624.272

4.644.520

AG05

625.342

4.644.631

AG06

625.842

4.644.916

AG07

626.755

4.645.064

AG08

623.681

4.645.131

AG09

624.796

4.645.186

AG10

625.325

4.645.428

AG11

626.204

4.645.676

III.2.-Valdenavarroko parke eolikoa.

Parke eoliko hau aurrekoaren, hots, El Valle I+D-ren ondoan egonen da, hego-ekialdera, Cortesko udal mugapeko Valdenavarro alderdian. Bi parke eolikoek sarbide bera izanen dute.

Aerosorgailuen UTM koordenatuak (30. ardatza) ondokoak izanen dira:

AEROSORGAILUA

UTM X

UTM Y

V-1

627.385

4.643.309

V-2

626.833

4.643.730

V-3

626.747

4.643.043

III.3.-Energia ateratzeko Cortesko TAE-Tuterako TAE-La Sernako TAE linea.

Cortesko udal mugapeko "El Valle" eta "Valdenavarro" parkeetatik energia ateratzeko helburu nagusiarekin, goi tentsioko aireko linea bat proiektatu da, "Cortesko TAE-Tuterako TAE-La Sernako TAE" izenekoa.

Linea horrek zortzi udalerri zeharkatuko ditu (Cortes, Buñuel, Ribaforada, Fontellas, Cascante, Murchante eta Tutera) eta inguruan etorkizuneko beste parke eoliko batzuen energia atera ahal izanen du, bai 220 kV-etan bai 66 kV-etan.

Hiru tarte desberdin dituen linea elektrikoa proiektatu da. Lehenbiziko tartea lau zirkuituko linea izanen da, 220 kV-ekoa, hasiera Cortesko azpiestazioan izanen duena -aspiestazio hori ere proiektu honen barnean egitekoa da- eta amaiera Tuterako Reina Sofía ospitalearen inguruetan. Tarte hau Cortes, Buñuel, Ribaforada, Ablitas, Fontellas, Cascante eta Tuterako udalerrietan zehar doa, Ebroko AP-68 autobidearen eta Ebroko A-68 autobiaren artetik, bi errepide horien trazadurari jarraituz, eta gutxi gorabehera 19 m-ko luzera du. Lau zirkuituko linea diseinatu da, eta honela banatu dira lau zirkuituak: 220 kV-eko zirkuitu bat "El Valle" parke eolikotik energia ateratzeko, 220 kV-eko beste zirkuitu bat, erreserbakoa, 66 kV-eko zirkuitu bat Aragoiko "El Boyal" parke eolikotik energia ateratzeko, eta 66 kV-eko beste zirkuitu bat, erreserbakoa.

Linearen bigarren tarteak 2 km inguru izanen ditu eta aurreko tartearen amaiera lotuko du Tuteran lehendik dagoen azpiestazio batekin (Tarazonako etorbidearen ertzean dago, Tuterako Unibertsitatearen parean). Tarte hau 66 kV-ekoa eta zirkuitu bikoitzekoa izanen da.

Hirugarren tartea, 8 bat km-koa, lehenbiziko tartearen trazari eutsiz, Ebroko AP-68 autobidearen eta Ebroko A-68 autobiaren artetik joanen da, bi azpiegitura horiekin paralelo, La Sernako TAEraino, eta bertan amaituko da. Zirkuitu bikoitzekoa izanen da, 220 kV-ekoa, eta Tuterako eta Murchanteko udal mugapeak ukituko ditu.

III.4.-Las Masadasko parke eolikoa.

Las Masadasko parke eolikorako hautatu den kokalekua Caparrosoko udal mugapearen erdialdean dago, herritik hegoaldera, Sabinar haranaren bi alboetara eta Iruña-Tutera N-121 errepidearen mendebaldean.

Aerosorgailuen UTM koordenatuak (30. ardatza) ondokoak izanen dira:

AEROSORGAILUA

UTM X

UTM Y

MAS-01

611.044

4.686.161

MAS-02

610.771

4.685.888

MAS-03

611.497

4.685.707

MAS-04

611.224

4.685.434

MAS-11

609.938

4.685.044

MAS-12

609.640

4.684.764

MAS-13

609.058

4.684.546

Parkerako sarrera Iruñetik Tuterara doan N-121 errepideko bi tokitatik eginen da, Sabinarko bidea eta La Lomako bidea baliatuz. Bideen trazadurak gutxi gorabehera 6,4 kilometroko luzera du.

III.5.-Energia ateratzeko Las Masadas-Erriberri linea.

Las Masadasko parke eolikotik energia ateratzeko aireko linea bat proiektatu da, goi tentsiokoa -220 kV-, zirkuitu bakarrekoa. Las Masadasko 20/220 kV-eko transformadore-azpiestaziotik abiatuta, Red Eléctrica Españolak Erriberrin duen azpiestazioraino joanen da. Lehenbiziko zatian Sabinar haranaren ondotik joanen da ipar-mendebalderantz, gaur egungo 220 kV-eko aireko linearekin bat egin arte. Horri ezkerretik lagunduz iparraldera jo, goiko tarteetako Aragoi eta Arga ibaien gainetik pasatu eta Erriberriko TAEra iritsiko da La Parrilla alderdian, Erriberriko udalerriko hegoaldean.

Linea honek Caparrosoko eta Erriberriko udal mugapeak zeharkatuko ditu. Bi lerro eta 41 euskarri izanen ditu, eta 11 km inguruko luzera.

III.6.-Espinarko parke eolikoa.

Espinarko parke eolikorako aukeratu den kokalekua San Adriango udal mugapean dago, Azkoiengo Gainetik San Adrianera doan NA-653 errepidearen bi alboetan.

Parkea Cabizgordo, Juanmalo eta El Ontinar alderdietan kokatuko da. Iparraldean orografia leuna du, terraza erako formazio geologikoa baitago, ardatzaren norabideko inklinazioa duen antiklinalak deformatua. Hegoaldean orografia malkartsua da.

Aerosorgailuen UTM koordenatuak (30. ardatza) ondokoak izanen dira:

AEROSORGAILUA

UTM X

UTM Y

ESP-01

589.529

4.690.203

ESP-02

589.229

4.689.917

ESP-03

590.223

4.689.483

ESP-04

589.931

4.689.203

ESP-05

591.095

4.688.104

ESP-06

590.805

4.687.813

ESP-07

590.584

4.687.464

Parkerako sarbideak Azkoiengo Gainetik San Adrianera doan NA-653 errepideko bi kilometro puntutan eginen dira: 1+250 kilometro puntuan, eskuinerantz, Juanmalo bidea (Milagrokoa) baliatuz, parkeko iparraldera iristeko, eta, hegoaldera iristeko, 2+200 kilometro puntuan, eskuinetik adar erdi zuzena eginez ezkerrera biratzeko, Muga de Azagrako bidea baliatuz.

III.7.-El Rasoko parke eolikoa.

Parke hau San Adriango udal mugapean eginen da, herritik ekialdera, Azkoiengo Gainetik San Adrianera doan NA-653 errepidearen bi aldeetan, Cabizgordo, La Muga de Azagra eta El Espartal alderdietan. Iparraldean orografia leuna du, terraza erako formazio geologikoa baitago, ardatzaren norabideko inklinazioa duen antiklinalak deformatua. Hegoaldean orografia malkartsua da.

Aerosorgailuen UTM koordenatuak (30. ardatza) ondokoak izanen dira:

AEROSORGAILUA

UTM X

UTM Y

RAS-01

591.754

4.687.002

RAS-02

591.440

4.686.706

RAS-03

590.541

4.689.751

RAS-04

591.863

4.689.104

RAS-05

591.607

4.688.759

RAS-06

591.386

4.688.422

Sarbide berak aurreikusten dira parke honetarako eta Espinarko parke eolikorako.

III.8.-Las Lombas I parke eolikoa.

Las Lombas I parke eolikorako hautatu den eremua Azagrako udal mugapeko ipar-ekialdean dago, herritik ipar-ekialdera, Azkoiengo Gainetik San Adrianera doan NA-653 errepidearen ezkerreko aldean, Pieza de España, Caluengo, La Boquera del Feo eta El Tablar alderdietan. Orografia leuna du iparraldean eta malkartsua hegoaldean.

Aerosorgailuen UTM koordenatuak (30. ardatza) ondokoak izanen dira:

AEROSORGAILUA

UTM X

UTM Y

LOI01

592.175

4.687.373

LOI02

592.419

4.687.730

LOI03

593.267

4.687.099

LOI04

593.016

4.686.838

LOI05

592.733

4.686.560

LOI06

592.465

4.686.231

LOI07

592.156

4.685.899

LOI08

594.190

4.686.293

LOI09

593.964

4.685.945

LOI10

593.720

4.685.610

LOI11

593.465

4.685.284

Parke honek sarbide izanen du Espinarko eta El Rasoko parkeen hegoaldera doan bera, eta kilometro puntu beretik hartuta.

III.9.-Las Lombas II parke eolikoa.

Las Lombas II parke eolikorako hautatu den eremua San Adriango udal mugapeko ipar-ekialdean eta Andosillako udal mugapeko hego-ekialdean dago, Azkoiendik Andosillara doan NA-624 errepidearen ezkerraldean, La Fiscala eta Las Lombas alderdietan, eta orografia nahiko leuna du.

Aerosorgailuen UTM koordenatuak (30. ardatza) ondokoak izanen dira:

AEROSORGAILUA

UTM X

UTM Y

LOII01

588.038

4.691.496

LOII02

588.908

4.691.285

LOII03

588.808

4.690.777

LOII04

589.804

4.690.500

LOII05

591.092

4.690.332

LOII06

590.807

4.690.060

Azkoiendik Andosillara doan NA-624 errepideko 8+960 kilometrotik abiatuta iritsiko da parke honetara, eskuinetik irteten den adar erdi zuzena hartuta, ezkerrera biratzeko. Faltzesko bidea erabiliko da.

III.10.-Energia ateratzeko Las Lombas-Erriberri linea.

Goi tentsioko aireko linea honetarako proposatu den trazadurak Piedrasblancas, Las Planillas, Cabizgordo, El Sotillo, Las Planillas eta La Parralla alderdiak zeharkatzen ditu, San Adriango, Azkoiengo, Martzillako eta Erriberriko udal mugapeetan.

Trazadurak lehenbiziko tartean ekialdera jotzen du Azkoiengo herriko iparraldean zehar, ipar-ekialdera biratzen du Arga ibaia gurutzatuz, eta Erriberriko TAEraino iristen da. Linea honetarako 7 lerro eta 70 euskarri proiektatu dira, eta 19 km pasatxoko luzera du.

III.11.-La Planillako parke eolikoa.

La Planillako parke eolikorako aukeratu den eremua Elizagorriko, Los Arcosko eta Mendabiako udal mugapeetan dago, Elizagorriko herrigunetik ekialdera, Los Arcosetik hegoaldera, Mendabiatik iparraldera eta Sesmatik ekialdera.

Parkea La Planilla eta Valdebidija alderdietan kokatuko da, mendigune bateko gailurretan, inguruan haran hauek dituela: La Hoyuelako sakana ekialdean, Saladoko sakana mendebaldean, Río Mayor hegoaldean eta, iparraldean, formazio horren eta Valdelaguardia mendiaren arteko harana; bertatik doa Elizagorritik Sesmarako bidea, zati batean parke eolikorako sarbide gisa erabiliko dena.

Aerosorgailuen UTM koordenatuak (30. ardatza) ondokoak izanen dira:

AEROSORGAILUA

UTM X

UTM Y

PL01

564.800

4.705.266

PL02

565.285

4.705.736

PL03

566.195

4.705.375

PL04

566.073

4.704.884

PL05

565.829

4.704.502

PL06

565.631

4.704.059

PL07

564.943

4.704.054

PL08

565.407

4.703.356

Parkera iristeko, Acedotik Lodosara doan NA-129 errepideko 21+780 kilometro puntuan ezkerrera biratu eta T6 zeharbidea erabiliko da. Abelbide hori errepidearen eskuinetik irteten da, eta Milagro-Aezkoarako Errege Altxonbidea eta Imas-Iratxe Errege Altxonbidea lotzen ditu.

III.12.-Energia ateratzeko La Planillako linea.

Zirkuitu bakarreko aireko linea honek 66 kV-eko tentsio izendatua izanen du. La Planillan egitekoa den ebakitze zentroa eta Iberdrolak Los Arcosen duen TAEa lotuko ditu. Elizagorriko eta Santsolgo udal mugapeak ukituko ditu.

Linea honek 2 lerro eta 16 euskarri izanen ditu, eta 3 km pasatxoko luzera du.

III.13.-Valdelaguardiako parke eolikoa.

Valdelaguardiako parke eolikorako aukeratutako eremua Los Arcosko udal mugapean dago, herrigunetik hego-ekialdera, Valdelaguardia alderdian.

Aerosorgailuen UTM koordenatuak (30. ardatza) ondokoak izanen dira:

AEROSORGAILUA

UTM X

UTM Y

GUA-1

566.908

4.707.003

GUA-2

566.927

4.707.601

GUA-3

567.372

4.707.583

GUA-4

567.814

4.707.592

GUA-5

568.250

4.707.726

GUA-6

568.696

4.707.706

Parkera iristeko, ezkerrera biratu beharko da Acedotik Lodosara doan NA-129 errepideko 21+780 kilometro puntuan. Sarrera honetan T6 zeharbidea erabiliko da. Abelbide hori errepidearen eskuinetik irteten da, eta Milagro-Aezkoarako Errege Altxonbidea eta Imas-Iratxe Errege Altxonbidea lotzen ditu.

III.14.-Energia ateratzeko Valdelaguardia-Deikaztelu linea.

Valdelaguardiako parke eolikoaren eta La Planillako parke eolikoaren energiaren ateratzeko Valdelaguardiako azpiestazio elektrikoko TAE portikotik abiatuko da 220 kV-eko linea hau, eta Red Eléctrica Españolak Deikaztelun edukiko duen azpiestazioraino iritsiko da.

Aireko linea honek Piedrasblancas, Las Planillas, Cabizgordo eta El Sotillo alderdiak zeharkatuko ditu, Los Arcos, Sesma, Arroitz, Arellano eta Deikazteluko udal mugapeetan. Proposatutako trazadurak hasierako zatian 2,5 km inguru egiten ditu Elizagorritik Sesmara doan bidearen ondotik. La Hoyuelako sakana gurutzatu ondoren bira egiten du ipar-ekialderantz, eta zuzen doa Deikazteluko hegoaldean proiektatutako azpiestazioraino.

Linea honek 8 lerro eta 62 euskarri izanen ditu, eta 17 km-tik gorako luzera du.

IV.-Hirigintzari eta lurraldeari buruz kontuan hartu beharrekoak.

Lehendabizi esan behar da erreferentziako lege-esparrua otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretua dela, Nafarroako Foru Komunitatean parke eolikoen ezarpena arautzen duena. Arau horretan ezarrita dagoenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak lurzoru urbanizaezinean bakarrik baimendu ahal izanen du parke eolikoak ezartzea, kategoria hauetan hain zuzen: oihan lurzorua, nekazaritza edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzorua eta lurzoru urbanizaezin generikoa.

Jarduketa bakoitzak ukituko dituen udal mugapeetan indarra duten lurralde antolamenduko eta hirigintzako planak aipatuko dira atal honetan, baita lehen azterketa batean, oker edo hutsunerik ezean, jarduketa bakoitzean atzeman diren ukipen bereziak ere.

Esan beharra dago, oro har, proposaturiko jarduketak lur urbanizaezinetan eginen direla eta lur horien kategoriei dagokien babes araubidea bateragarria dela proposaturiko obrekin, ukitutako udalerrietan indarra duen hirigintzako planeamenduaren eta/edo Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko azaroaren 20ko 35/2002 Foru Legearen arabera, betiere hemen aipatutako ñabardura eta salbuespenekin.

Proposaturiko kokaleku edo trazaduretan ustez funtsezko eraginik ez duten ukipenak, denak batera baloratuko dira atal honen amaieran.

Hori guztia, alde batera utzita ingurumen arloko legeriak babesten dituen guneen, abelbideen eta kultur ondarearen gaineko ukipena; horren aipamena eta balorazioa eginen dira ingurumen eragina ebaluatzeko tramitean.

IV.1.-Erdialdeko eta Ebroko Ardatzeko lurralde antolamenduko planak (4. LAP eta 5. LAP).

Valdelaguardia, La Planilla, El Raso eta Espinarko parke eolikoak Erdialdeko eta Ebroko Ardatzeko lurralde antolamenduko planek (4. LAP eta 5. LAP) mugatutako lurzoruen eraginpean daude. Horien proiektu tramitagarriak jendaurrean jarri dira babes bereziko eremu gisa. Valdelaguardiako parke eolikoko GUA-5, GUA-6 eta GUA-3, La Planillako parke eolikoko PL01, El Rasoko parke eolikoko RAS-01 eta RAS-02 eta Espinarko parke eolikoko ESP-02, ESP-06 eta ESP-07 aerosorgailuak, zehazki, ingurumen balioa dela-eta babes berezia duten eremuek ukitzen dituzte (azpikategoria: interes bereziko landaredia). Eremu horietarako ezarri den babes araubidea ez da bateragarria parke eolikoak ezartzearekin.

IV.2.-El Valle I+D parke eolikoa, Valdenavarroko parke eolikoa eta Cortesko azpiestazio elektrikoa.

-Hirigintzako ukipenak:

Cortesko Udalak duela gutxi onetsitako aldaketa puntuala egin da Cortesko Udal Planean, parke eolikoak ezarri ahal izateko. Horrenbestez, bi parke horietako aerosorgailuen eta azpiestazioaren kokaleku diren lur urbanizaezinek kategoria hau dute: "natura aldetik ustiatzeko balio ertaina izateagatik gorde beharreko lurzoru urbanizaezina". Goian aipatutako 125/1996 Foru Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, kategoria horretako lurzoru urbanizaezina kokaleku egokitzat jo daiteke.

-Ukipen bereziak:

Parke horietako aerosorgailuek eta haiei lotutako azpiestazio elektrikoak Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean aurreikusitako eremu batzuk -eremu ureztatu tradizionalak- ukitzen dituzte. Halaber, tramitatutako proiektuaren arabera, lehendik dauden bideak parkeetarako sarbide gisa egokitzean ureztatze sare batzuk ukituko dira: lehen eta hirugarren ataketako erreten nagusiak eta bigarren mailakoak, eta Lodosako ubidea, Ebroko Ur Konfederazioarena. Gainera, azpiestazioa erreten baten gainean proiektatu da.

Ezinbestekoa izanen da, beraz, aldeko txostena ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak, Ebroko Ur Konfederazioak eta, behar izanez gero, ureztatzeko azpiegiturak ukituko zaizkien ureztatzaile elkarteek. Horrez gain, azpiestaziorako proposaturiko kokalekua berraztertu beharko da, txosten horiek aintzat hartuta, eta kokaleku hori koordinatu beharko da "I+D El Boyal" izeneko azpiestazio elektrikoaren kokalekuarekin. GESA azpiestazio horren ingurumen ukipenetarako baimena tramitatzen ari da.

Bestalde, parkeko bideek Enagasen Bartzelona-Valentzia-EAE gasbidea ukituko dute.

IV.3.-Energia ateratzeko Cortesko TAE-Tuterako TAE-La Sernako TAE linea.

-Hirigintzaren eta lurraldearen gaineko ukipenak:

Linea elektriko honek zeharkatzen dituen lur urbanizaezinen azpikategoriak bateragarriak dira halako azpiegiturarekin, bai Lurralde Antolamenduari buruzko Foru Legearen ikuspuntutik, bai lineak zeharkatzen dituen udalerrietan aplikatu beharreko tokiko araudiaren ikuspegitik.

Proiektaturiko trazaduraren zortasunek, bestalde, ondoko planeamendu hautetako lurzati eraikigarri batzuei eragiten diete:

  • Tuteran eskualdeko jarduera ekonomikoetarako eremua ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Tuterako Udalak sustatua eta Nafarroako Gobernuak 2005eko maiatzaren 30ean hartutako erabakiaren bidez onetsia.
  • Fontellasen "El Cerro de Valpertunan etxebizitzak eta 18 zuloko golf zelaia egiteko jarduketa eta Fontellasko Los Pinos sektorean etxebizitzak egiteko jarduketa" biltzen dituen Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Fontellasko Udalak, Tenis Club Cerro Fontellas elkarteak eta Construcciones Monrepos, S.A.k sustatua eta Nafarroako Gobernuak 2007ko apirilaren 16an hartutako erabakiaren bidez onetsia.
  • Cascanteko lurzoru urbanizagarriko zerbitzuen poligonoko 7. banaketa eremuko 1. sektoreko plan partziala.

Beraz, trazadura berrikusi beharko da, lurzoru urbanizagarrien gaineko ukipen horiek kontuan hartuz.

-Ukipen bereziak:

Trazadura ia osoa Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean jasotako eremuetan edo alderdi ureztagarrietan zehar doa. Aurreikusita dagoen Nafarroako Ubidearen trazadura ere zeharkatzen du, eta orobat hainbat errepide (NA-160 Tutera-Fitero, NA-6840 Tutera-Murchante, NA-3010 Tutera-Ablitas, A-68 Ebroko autobia, NA-3042 Cascante-Ablitas-Ribaforada, N-121C Tutera-Tarazona eta NA-160 Tutera-Fitero), hainbat abelbide eta argindar linea.

IV.4.-Las Masadasko parke eolikoa eta Las Masadasko azpiestazio elektrikoa.

-Hirigintzako ukipenak:

Caparrosoko Planeamenduko Arau Subsidiarioei erreparatuta, parke eoliko honetako aerosorgailuak eta azpiestazioa babes berariazkorik gabeko lurzoru urbanizaezinean kokatuko dira. 125/1996 Foru Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, kategoria horretako lurzoru urbanizaezina kokaleku egokitzat jo daiteke.

IV.4.-Energia ateratzeko Las Masadas-Erriberri linea.

-Hirigintzako ukipenak:

Azpiegitura honetarako proposaturiko trazadura osoa lur urbanizaezinetan zehar doa. Horien kategoriak, Caparrosoko udal mugapean indarra duen planeamenduaren arabera, "ureztatze eremuetako lurzoru babestua" eta "berariazko babesik gabekoa" dira, eta Erriberrikoak, berriz, "gorde beharrekoa" (ingurumen aldetik balioa duen lurzorua, oihan lurzorua, Erriberriko La Planako estepako hegaztientzat interes berezia duen eremua, Batasunaren intereseko landaredia eta habitatak; eta natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua (Nafarroako Ubideko alderdi ureztagarriak), eta "babestu beharrekoa" (kultur balioa duen lurzorua-abelbideak). Egin daitezkeen ingurumen arloko balorazioak gorabehera, lurzoru urbanizaezinaren kategoria horiek proposaturiko azpiegiturarekin bateragarriak dira, lurzoruaren hirigintzako araudiaren ikuspegitik.

-Ukipen bereziak:

Linearako proposaturiko trazadurak Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planeko eremu batzuk ukitzen ditu, eta zeharkatu egiten ditu Aragoi ibaia, abelbide bat eta azpiegitura hauen trazadurak: NA-128 errepidea, 220 kV-eko argindar linea bat eta 13,2 kV-eko beste bat, eta Zaragoza-Altsasu trenbidea.

IV.5.-Espinarko parke eolikoa.

-Hirigintzako ukipenak:

San Adriango Udal Plan Orokorraren arabera, aerosorgailuek eta haien ondoko maniobra-plataformek (ESP-06 eta ESP-07 aerosorgailuak izan ezik) hartuko dituzten lurrak natura aldetik ustiatzeko babestu beharreko lur urbanizaezinak dira, Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean jasorik dauden ureztatze eremuak, hain zuzen ere. Parke eolikoen ezarpena arautzen duen otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, kategoria horretako lurzoru urbanizaezina ez da kokaleku egokia. Lurzoru urbanizaezineko aipatu azpikategoria guztientzat Udal Plan Orokorrean ezarritako babes araubideetan, bestalde, baimengarritzat jotzen dira, bakar-bakarrik, lurzatian bertan nekazaritzarako erabiliko den autokontsumoko energia ekoizteko instalazio eolikoak eta eguzki instalazioak. Gainera, zuhaitzik gabeko ohian lurzoruan, debekaturik dago ibilgailu motordunak pistetatik kanpo ibiltzea, basogintzako lanetarako ez bada.

-Ukipen bereziak:

Parkearen ezarpenak bestelako azpiegitura batzuei ere eraginen die: Compañía Logística de Hidrocarburos CLHren oliobideari eta Enagasen gasbideari.

IV.6.-El Raso eta Las Lombas I parke eolikoak.

-Hirigintzako ukipenak:

El Rasoko parke eolikoko aerosorgailuetako batzuk (RAS-03, RAS-04, RAS-05 eta RAS-06) San Adriango udal mugapean ezarriko dira. Horiek, goian aipatutako Espinarko parke eolikokoak bezala, natura aldetik ustiatzeko duen balioagatik babestu beharreko lurzoru urbanizaezinean kokatuko dira, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean jasotako ureztatze eremuetan. 125/1996 Foru Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, kategoria horretako lurzoru urbanizaezina kokaleku ezegokitzat jo daiteke. Lurzoru urbanizaezineko azpikategoria guztientzat Udal Plan Orokorrean ezarritako babes araubideetan, bestalde, baimengarritzat jotzen dira, bakar-bakarrik, lurzatian bertan nekazaritzarako erabiliko den autokontsumoko energia ekoizteko instalazio eolikoak eta eguzki instalazioak. Gainera, zuhaitzik gabeko ohian lurzoruan, debekaturik dago ibilgailu motordunak pistetatik kanpo ibiltzea, basogintzako lanetarako ez bada.

El Rasoko parke eolikoko gainerako aerosorgailuak (RAS-01 eta RAS-02) ingurumen aldetik duen balioagatik gorde beharreko lurzoru urbanizaezinean daude, ohian lurzoruan hain zuzen ere, Azagrako Udal Plan Orokorraren arabera (Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak otsailaren 8an emandako 16/2010 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsia); eta Las Lombas I parke eolikoko aerosorgailuak, berriz, natura aldetik ustiatzeko gorde beharreko lurzoru urbanizaezinean daude, produktibitate handiko lurzoruan, hain zuzen. Lurzoru urbanizaezinaren azken kategoria hori ez da egokia parke eolikoa ezartzeko, 125/1996 Foru Dekretuan ezarrita dagoenez.

-Ukipen bereziak:

El Rasoko parkearen ezarpenak, proiektuaren arabera, bestelako azpiegitura batzuei ere eraginen die: Compañía Logística de Hidrocarburos CLHren oliobideari eta Enagasen gasbideari.

IV.7.-Las Lombas II parke eolikoa.

-Hirigintzako ukipenak:

Espinarko eta El Rasoko parke eolikoetan gertatzen den bezala, parke eoliko honetako LOII04, LOII05 eta LOII06 aerosorgailuetatik San Adriango udal mugapean kokatuko direnek natura aldetik ustiatzeko duen balioagatik babestu beharreko lurzoru urbanizaezina ukitzen dute, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean jasotako ureztate eremuak. Parke eolikoen ezarpena arautzen duen otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, kategoria horretako lurzoru urbanizaezina ez da kokaleku egokia. Lurzoru urbanizaezineko azpikategoria guztientzat Udal Plan Orokorrean ezarritako babes araubideetan, halaber, baimengarritzat jotzen dira, bakar-bakarrik, lurzatian bertan nekazaritzarako erabiliko den autokontsumoko energia ekoizteko instalazio eolikoak eta eguzki instalazioak. Gainera, zuhaitzik gabeko ohian lurzoruan, debekaturik dago ibilgailu motordunak pistetatik kanpo ibiltzea, basogintzako lanetarako ez bada.

Andosillako udal mugapean, bestalde, parkea, udalerri horretako Udal Planaren arabera, nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezinean kokatuko da. Lurzoru kategoria hori egokia da, 125/1996 Foru Dekretuari jarraituz.

-Ukipen bereziak:

Parke hauen ezarpenak, proiektuaren arabera, bestelako azpiegitura batzuei ere eraginen die: Enagasen gasbideari eta Compañía Logística de Hidrocarburos CLHren oliobideari.

IV.8.-Las Lombasko azpiestazioa.

-Hirigintzako ukipenak:

Azpiegitura hau, San Adriango Udal Subsidiarioen Berrikuspenaren arabera, nekazaritzako produktibitate handiko lurzoru urbanizaezinean kokatuko da. Lurzoru mota horren babes araubidea bateragarria da proposaturiko azpiegiturarekin.

-Ukipen bereziak:

Azpiestazio elektriko honek, proposaturiko tokian kokatzen bada, eragina izanen du Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean jasotako eremu batzuetan. Horregatik, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren txostena beharko du.

IV.9.-Energia ateratzeko Las Lombas-Erriberri linea.

-Hirigintzako ukipenak:

San Adriango udal mugapean mota hauetako lurzoru urbanizaezina zeharkatzen du: nekazaritzako produktibitate handikoa, nekazaritzako produktibitate ertainekoa, eta sakanetako eta lehengoratu beharreko eremuetako oihan lurzorua. Azkoiengo udal mugapean, nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezina, oihan lurzorua, nekazaritzako produktibitate handikoa, Estellerriko Igeltsuak eta Aragoi eta Arga ibaien beheko tarteak zeharkatzen ditu. Bestalde, Martzillako udal mugapean nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezina eta errepideetako, autobideko eta trenbideko babes eremuak zeharkatzen ditu. Erriberriko udal mugapean, azkenik, gorde beharreko lurzoru urbanizaezina ukitzen du (ingurumen balioa duen lurzorua, oihan lurzorua, Erriberriko La Planako estepako hegaztientzat interesa duen eremua, eta natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua, Nafarroako Ubideko alderdi ureztagarriak), baita babestu beharrekoa ere (kultur balioa duen lurzorua, abelbideak).

Ukitutako planeamendu guztietan xedatutakoa kontuan harturik, azpiegitura hau -nahiz, zenbait kategoriatan, salbuespenez edo interes orokorra edo onura publikoa deklaratuz gero- eraikuntzako jarduera debekatu gabea da.

-Ukipen bereziak:

Azpiegitura honek AHTarentzat aurreikusitako trazadura, Nafarroako autobidea (AP-15), Tafalla-Azkoien-Rincón de Soto errepidea (NA-115 ), Azkoien-Andosilla errepidea (NA-624), erdi eta goi tentsioko zenbait argindar linea eta Arga ibaia zeharkatzen ditu. Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean jasotako eremu batzuk ere zeharkatzen ditu.

IV.10.-La Planillako parke eolikoa eta La Planillako azpiestazioa.

-Hirigintzako ukipenak:

Los Arcosko udal mugapearen barnean, udalerri horretako hirigintzako planeamenduari erreparatuta, parkea lurzoru mota honetan kokatuko da: natura aldetik ustiatzeko duen balioagatik gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, lehorreko laborantza lurrak. Elizagorriko udalerriak ez du hirigintzako planeamendurik. Udal mugape horren barnean, aerosorgailuak eta azpiestazioa, labore eta aprobetxamenduen maparen arabera, belarki-laboreetako lehorreko alorretan eta zuhaitzik gabeko ohian lurretan kokatuko dira. Azkenik, Mendabiako udal mugapean, gainerako aerosorgailuak nekazaritzako eta basogintzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezinean kokatuko dira. Lurzoru urbanizaezineko kategoria horiek guztiak egokitzat jo daitezke, otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Parkerako sarbideek, bestalde, berariazko ukipenak dituen lurzoru urbanizaezinari eragiten diote, azpikategoria hauetakoari hain zuzen: intereseko ibilbideak, abelbidea (6. zeharbidea eta adarra), eta lehendik dauden azpiegiturak, nekazaritzako bideak eta errepideak. Eta nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezinari ere eragiten diote, laborantza lurren azpikategorian.

IV.11.-Energia ateratzeko La Planillako linea.

-Hirigintzako ukipenak:

Azpiegitura honek zeharkatzen dituen Elizagorriko eta Santsolgo udalerriek ez dute hirigintzako planeamendu indardunik. Labore eta aprobetxamenduen maparen arabera, azpiegitura hau belarki-laboreetako lehorreko alorretan eta zuhaitzik gabeko ohian lurretan zehar doa. Lurzoru mota horiek egokitzat jo daitezke, otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat.

-Ukipen bereziak:

Proposaturiko trazadurak Done Jakue bideko A-12 autobian eta NA-112 errepidean sortuko ditu ukipen berezi nagusiak.

IV.12.-Valdelaguardiako parke eolikoa eta Valdelaguardiako azpiestazioa.

-Hirigintzako ukipenak:

Los Arcosko udal mugapearen barnean, aerosorgailuek, azpiestazioak eta sarbideek, Udalaren Hirigintza Planaren arabera, kategoria hauetako lurzoru urbanizaezinean izanen dute eragina:

  • Babestu beharreko lurzorua, azpiegituretarakoa. Azpikategoria: altxonbidea. 17. iraganbidea.
  • Ingurumen aldetik duen balioagatik babestu beharrekoa. Azpikategoria: onura publikoko mendia.
  • Ingurumen aldetik duen balioagatik babestu beharrekoa. Batasunaren intereseko lekua (Estellerriko Igeltsuak).
  • Natura aldetik ustiatzeko duen balioagatik gorde beharrekoa. Lehorreko alorra.
  • Ingurumen aldetik duen balioagatik gorde beharrekoa. Ingurumenarekin eta paisaiarekin lotutako eremua.
  • Ingurumen aldetik duen balioagatik gorde beharrekoa. Oihan lurzorua, zuhaitzik gabea eta zuhaiztuna.

Tokiko hirigintzako araudiak ez du onartzen eskatutako jarduera mota ezartzea aipatutako azken bi azpikategorietako lurretan. Aerosorgailu guztiak, bi izan ezik, horrelako lurretan kokatu nahi dira. Udalerriko arau-esparrua aintzat hartuz gero, ez litzateke parke hau baimendu behar, nahiz eta legezko aukerak zabalagoak izan udal araudiak ematen dituenak baino.

IV.13.-Energia ateratzeko Valdelaguardia-Deikaztelu linea.

-Atariko oharra:

Lehen esan bezala, linea hau Red Eléctrica Españolak Deikaztelun izanen duen azpiestazioraino iritsiko da. Estatuko Administrazio Orokorra azpiegitura horren ingurumen eragina ebaluatzeko tramitea egiten ari da. Ondorioz, azpimarratzekoa da azpiestazio horretarako azkenean onesten den kokalekuaren mende egonen dela linea elektriko honen trazadura. Proiektu honetan ageri den kokalekua, gainera, ez dator bat Estatuko Administrazio Orokorra gaur egun tramitatzen ari denarekin. Linearako proposaturiko trazadura, beraz, Deikazteluko azpiestaziorako proposaturiko kokalekuarekin koordinatu behar da. Deikazteluko azpiestazioaren kokalekua ez bada baimentzen edo behin betiko onesten honako espediente honen tramitazioaldian, hizpide dugun energia ateratzeko linea elektrikoaren trazadura eta exekuzioa baldintzapean onets litezke agian, azpiestazioaren kokalekuaren mende. Deikazteluko azpiestaziorako onesten den kokalekua proiektu honetan aurreikusitakoa ez bada eta, ondorioz, funtsezko aldaketa egin beharra badago proposaturiko linea elektrikoaren trazaduran, proiektu honen aldaketa tramitatu beharko da.

-Hirigintzako ukipenak:

Ukitutako planeamendu guztietan xedatutakoaren arabera, azpiegitura honek zeharkatzen dituen lur urbanizaezinen babes araubideetan, azpiegiturak eraikuntzako jarduera debekatu gabeak dira.

Hauek dira ukitutako kategoriak:

  • Los Arcosko udal mugapean: ingurumen aldetik duen balioagatik babestu beharrekoa. Azpikategoria: onura publikoko mendia.
  • Sesmako udal mugapean: ukipen bereziak dituen lurzorua; azpikategoria: intereseko ibilbideak, abelbidea, 6. zeharbidea eta adarra. Ukipen bereziak dituen lurzorua; azpikategoria: lehendik dauden azpiegiturak, nekazaritzako bideak. Produktibitate ertaineko nekazaritzako lurzorua; azpikategoria: laborantza lurrak.
  • Arroizko udal mugapean: ukipen bereziak dituen lurzorua; azpikategoria: lehendik dauden azpiegiturak, errepideak. Oihan lurzorua. Nekazaritzako produktibitate ertainekoa. BIC5
  • Arellanoko udal mugapean: nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzorua eta ohian lurzorua.
  • Deikazteluko udal mugapean: ingurumen aldetik duen balioagatik gorde beharrekoa, natura aldetik ustiatzeko duen balioagatik gorde beharrekoa, eta ingurumen aldetik duen balioagatik babestu beharrekoa (eta intereseko eta lehentasunezko habitatak).

-Ukipen bereziak:

Proposatutako trazadurak Imas-Iratxe Errege Altxonbidea, tentsio ertaineko bi argindar linea, Allo-Antzin errepidea (NA-6340), Arroizko errepidea (NA-6343) eta Acedo-Lodosa errepidea (NA-129) gurutzatzen ditu.

IV. 14.-Ukipen bereziak.

Proiektu honetan linea elektrikoetarako proposatzen diren trazadurek eta parkeetarako sarbideek abelbide eta errepideak, Nafarroako Ubidea, AHTa, ubide natural eta/edo artifizialak, beste argindar eta/edo komunikazio linea batzuk, nekazaritzako bideak, gasbideak eta abar zeharkatzen dituzte. Lehendik dauden edo egitekoak diren azpiegitura horien trazadurak eta zortasunak kontuan hartu beharko dira proiektuetan eta dagozkien obretan. Gainera, sustatzaileak behar diren baimen guztiak eskuratu beharko ditu.

Aerosorgailuetatik, linea elektrikoen euskarrietatik eta azpiestazio elektrikoen inguruko itxitura edo hesietatik bide publikoen eta abelbideen kanpoko ertzeraino 3 metroko tartea, gutxienez, egonen da.

Proposaturiko jarduketak Nafarroako Errepide Sarearekin eta ROI Sare Geodesikoarekin bateragarriak diren baloratzeko, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak proiektuari buruzko txostena egin behar du.

Era berean, proposaturiko jarduketek Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean jasotako eremuetan izanen duten eraginari buruzko txostena egin behar du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak.

V.-Ingurumenari buruz kontuan hartu beharrekoak.

2010eko maiatzaren 24an, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak txosten hau eman zuen:

"GAMESAk sustatu duen Nafarroako G10X Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala dela-eta, UPS horretako parke eolikoen ingurumen eragina ebaluatzeko prozedurari ekin zaio, aldez aurreko kontsulten tramitea eginez; horren emaitza sustatzaileari igorri zaio, baita kontuan hartu ere ingurumen eraginaren azterlanak egiteko.

GAMESAk adierazi du aukeren azterketa egin dela, Nafarroan 26 kokaleku aztertuz parke eolikoak ezartzeko, eta hautapen prozesu baten ondoren bost eremu lehenetsi direla parke eolikoak garatzeko. Eremu horietan kokatu nahi dira UPSko parke eolikoak.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu da, eta ingurumen eraginaren azterlanen edukia bat dator Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea garatzen duen 93/2006 Foru Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez, hura jendaurrean jar daiteke, UPSko gainerako agiriekin batera, ingurumen eragina ebaluatzeko prozedurako tramitazioan aurrera egiteko."

VI.-Beste ohar batzuk.

VI.1.-Lurralde eremuak mugatzea.

Agirian argi eta zehatz mugatu behar dira lurralde eremu hauek:

-Azterketa edo analisi eremua: lurralde eremu nahiko zabala izanen da eta bertan ebaluatu eta aztertuko dira aukeratzen ahal diren kokaleku guztiak, azterketa hori beharrezkoa baita lurraldean eta ingurumenean, oro har, eragin txikiena izanen duen kokagunea zehazteko eta zentzuz justifikatu ahal izateko.

-Ezarpen eremua: lurralde osoan eragin txikiena izanen duen kokalekua, parkea ezartzeko aukeratutakoa. Mugaketa hori beharrezkoa da aerosorgailuak kokatzeko modua (ilarakoa edo bestelakoa) justifikatzeko eta esparru horretako erabilera eta jarduera onartuei, baimengarriei eta debekatuei buruzko araudia aplikatzeko.

Bestalde, berriz aztertu behar da eremu bakoitzean (Cortes, Las Masadas, Espinar eta La Planilla) proiektatuko parkeen mugaketa, zona bakoitza kokagune bakartzat definituz eta mugatuz. Egokitzat jotzen bada, orain planteatutako parkeekin bat datozen faseetan burutu ahal izanen dira.

Jakina, behin justifikaturik esparru horien mugaketa, azterketa eremuan eta ezarpen eremuan bat ez datozen lurrak baztertu eginen dira parke eolikoak ezartzeko.

VI.2.-Lurren gaineko ukipenak.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoarekin bat, proiektu honetako jarduketek ukitzen dituzten lurrak babestu beharreko lurzoru urbanizaezintzat joko dira, eta azpiegituretarako lurzoruaren kategoria izanen dute.

Proiektuan ez dira ageri aldi baterako edo behin betiko okupazioak, ezarriko diren zortasunak eta proposatutako jarduketek, abian jarri eta gero, izanen duten babes araubidea. Alderdi horiek guztiak jaso behar dira proiektuan, eta proposamenetan bereizi egin behar dira lerrokadurak, sarbideak, parkearen ezarpen eremua eta energia ateratzeko instalazioak.

Parkeen araudiari, egokitzat jotzen den atalean, determinazio hauek erantsiko zaizkio:

-Erabilera eta jarduera onartuak izanen dira parke eolikoaren kontserbaziorako, mantentze lanetarako eta zerbitzurako behar direnak, baita Ingurumena Zaintzeko Plana betetzeko behar direnak ere.

-Delta hegala, parapentea eta horrelako aireko nabigazioa debekatzeari buruz bidezkoak diren determinazioak.

-Parke eolikoa garatzeko egiten den edozein eraikuntza-proiektutan, baita parke eolikoaren edozein osagairi dagozkion obren exekuzioan ere, kontuan hartuko dira lehendik dauden eta egitekoak diren azpiegitura guztiak, azpiegitura horiekin burutu beharreko jarduketak koordinatzeko, baita balizko beste zortasun batzuk ere; adibidez, ondare historiko eta arkeologikoari dagozkionak, aeronautikoak, halakorik balitz, eta bestelakoak. Horretarako, obrak hasi baino lehen, arloaren arabera eskumena duten organoei behar diren baimen guztiak eskatu beharko zaizkie.

-UPSa aldatzeko espedientea tramitatu beharko da, kasuan kasuko parkerako, baldin eta funtsezko aldaketak egin nahi badira lerroen antolaeran eta/edo aerosorgailuen kopuruan, proposatutako sarbide eta argindar lineen trazaduran edo parkerako ezarritako araudian.

VI.3.-Behar adinako edukiera eta garraio sare elektrikoarekiko lotura izatea.

Enpresa Zuzendaritza Nagusiko Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak 2010eko apirilaren 27an emandako txostenak dioenez, "Energia elektrikoa garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak, argindar hornidura eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritako eskuratze-prozedurak eskatzen duenez, Red Eléctrica de Españak, sistema elektrikoaren operadorea eta garraio sarearen kudeatzailea den aldetik, sareak behar adinako edukiera duen ebaluatu behar du, eta litekeena da eskatutako konexioaren onargarritasun teknikorako mugak izatea, inguruan dauden murrizketak kontuan hartuta."

Ildo horretan, proiektua ebatzi aurretik osatu egin beharko da, sistema elektrikoaren operadore eta garraio sarearen kudeatzaileak egindako txosten bat gehituz. Txosten horretan eskatutako konexioaren onargarritasun teknikoa aztertuko da, eta sarearen edukiera nahikoa den zehaztuko da.

VII.-Eskatutako txostenak.

2010eko maiatzaren 13an proiektu honi buruzko txostena eskatu zaie Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari eta Enpresa Zuzendaritza Nagusiari.

Sustatzaileak proiektua bidali die Ondare Historikoaren Zerbitzuari, ENAGASi, Compañía Logística de Hidrocarburos CLHri, Ebroko Ur Konfederazioari, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, eta, "abelbideen gaineko jarduketak" direla eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.

Bestalde, beharrezkotzat jotzen da txostena eskatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari.

Txosten horietan azaltzen diren ondorioak kontuan hartu beharko dira espediente honen ebazpenean.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen txostenarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako G10X proiektua, Gamesa Energía, S.A.U. (GESA) enpresak sustatua, udalez gaindiko proiektu sektorial deklaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

2. Enpresa sustatzaileak, proiektu honen espedientea ebatzi aurretik, erabaki honen II. atalean (Proiektuaren edukia), IV.ean (Hirigintzari eta lurraldeari buruz kontuan hartu beharrekoak), VI.ean (Beste ohar batzuk) eta VII.ean (Eskatutako txostenak) aipatutako alderdiak erantsi beharko dizkio proiektuari.

3. Deklarazio honek ez du deusetan galarazten proiektua gauzatzeko behar diren baimen guztiak lortu beharra.

4. Espedientea jendaurrean jartzea eta planteatu diren jarduketen eraginpeko lurretako udalei entzunaldia ematea, 30 egunean, gutxienez. Bi tramiteak aldi berean eginen dira, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitakoaren eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozeduraren ondorioetarako.

Hartarako, espedientea ikusgai egonen da interesdunen eskura, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan (Armada Etorbidea, 2-2. solairua, Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Halaber, ingurumen eraginaren azterlanak interesdunen eskura daude Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas, 7, 31005 Iruña).

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta jakinaraztea Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari, Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Enpresa Zuzendaritza Nagusiari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari, ENAGASi, Compañía Logística de Hidrocarburos CLHri, Ebroko Ur Konfederazioari, Red Eléctrica de Españari, Andosilla, Arellano, Arroitz, Azagra, Buñuel, Caparroso, Cascante, Cortes, Deikaztelu, Fontellas, Elizagorria, Los Arcos, Martzilla, Mendabia, Murchante, Erriberri, Azkoien, Ribaforada, San Adrián, Santsol, Sesma eta Tuterako udalei eta sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 7an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1010055