73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

160/2010 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Eva Zabalegui Merino andrea, Toki Administrazioko Departamentuko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Araubide Ekonomikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Eva Zabalegui Merino andrea, Toki Administrazioko Departamentuko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Araubide Ekonomikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. 2010eko maiatzaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 17an.-Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F1008753