64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, Barañaingo Udalaren zerbitzuko pintore-ofizial izateko lanpostu bat kategoria igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko apirilaren 22an egin bilkura berezian ondoko erabakia hartu zen. Hona haren xedapen zatia:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko ekainaren 8an hartutako erabakiaren bidez onetsi ziren pintore-ofizial izateko lanpostu bat kategoria igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Deialdia 2010eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 8an.

Deialdi horretan parte hartzeko eskabideak aurkezteko emandako epean, bi eskabide aurkeztu dituzte bi interesdunek.

Kontuan hartuz Giza Baliabideen zuzendariak 2010eko apirilaren 6an emandako txostena, espedientean baitago.

Aitzinekoa kontuan hartuta eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 36.1 artikuluan xedatua bete beharrez, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Izangai onartu eta baztertuen zerrenda onestea, Barañaingo Udalaren zerbitzuko pintore-ofizial izateko lanpostu bat kategoria igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Hona hemen:

Izangai onartuak:

José María Lacunza Olangua

Izangai baztertuak:

Juan Bautista Juániz Ugalde

Bigarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Barañaingo Udalaren zerbitzuko pintore-ofizial izateko lanpostu bat kategoria igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aditzera ematea izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dutela, argitalpen horren ondotik, bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko.

Hirugarrena.-Erabaki hau Barañaingo Udaleko Giza Baliabideen Alorrera igortzea, hark espediente hau bultzatu eta tramita dezan.

Barañainen, 2010eko apirilaren 28an.-Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1007612