4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA
145/2010 falta-judizioa. Zitazio zedula
Aipatu prozeduran horrela erabakirik, salatuari, Fahd Nabili, zitazioa egiten zaio, epaitegi honetako judizio-aretoan ager dadin ahozko judizioan parte hartzeko, 2010eko ekainaren 8an, eguerdiko hamabiak eta hamabostean, 13. judizio-aretoan (lehen solairua). Erabili nahi dituen frogabideak ekarri beharko ditu.
Eta zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 7an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.
Iragarkiaren kodea: J1008770