64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

50/2010 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana. Honen bidez "Arte ikasketetan sakontzeko 2010eko bekak" izeneko deialdia eta deialdiaren oinarriak onesten dira, laguntza horiek emateko 440.000 euroko gastua baimentzen da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzen da.

Nafarroako Gobernuak 2010eko martxoaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari, urte anitzeko gastu konpromisoa har dezan, 440.000 eurokoa zehazki, ikastetxe nazionaletan edo atzerrikoetan arte ikasketetan sakontzeko ikastaroetarako laguntzak eman daitezen.

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin eta proposatu du "Arte ikasketetan sakontzeko 2010eko bekak" izeneko deialdia eta deialdiaren oinarriak onets daitezela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila eta 440.000 euroko gastua baimen dadila, "Prestakuntza artistikorako laguntzak" izeneko kontu-sailaren kargura, honela banatuta:

-2010eko ekitaldi ekonomikoa: 220.000 euro, "Prestakuntza artistikorako laguntzak" izeneko A20002-A2500-4809-334102 kontu-sailaren kargura.

-2011ko ekitaldi ekonomikoa: 220.000 euro, horretarako gaitzen den kontu-sailaren kargura, betiere aurrekontuan behar adina diru badago.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Arte ikasketetan sakontzeko 2010eko bekak" izeneko deialdia eta deialdiaren oinarriak onestea.

2. 440.000 euroko gastua baimentzea, "Prestakuntza artistikorako laguntzak" izeneko kontu-sailaren kargura, honela banatuta:

-2010eko ekitaldi ekonomikoa: 220.000 euro, "Prestakuntza artistikorako laguntzak" izeneko A20002-A2500-4809-334102 kontu-sailaren kargura.

-2011ko ekitaldi ekonomikoa: 220.000 euro, horretarako gaitzen den kontu-sailaren kargura, betiere aurrekontuan behar adina diru badago.

3. "Arte ikasketetan sakontzeko 2010eko bekak" izeneko deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Kultur Ekintza Zerbitzuari, Deialdi eta Laguntza Atalari, Ogasunak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 10ean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

ARTE IKASKETETAN SAKONTZEKO BEKEN DEIALDIKO OINARRI ARAUTZAILEAK

1.-Beken xedea eta helburua.

1.1. Deialdi honen xedea da 30 urte arteko nafarrei (adin hori barne) aukera ematea ikastetxe nazionaletan edo atzerrikoetan arte ikasketetako sakontze ikastaroak egiteko.

1.2. Beka hauen onura publikoaren helburua oinarritzen da, alde batetik, bekadunek kanpoan zabal dezaketen foru komunitatearen maila kultural eta artistikoaren irudian eta, bestetik, bekadunek lortzen dituzten ezagutzak prestakuntza proiektuak bukatu ondoren aprobetxatzeko aukeran.

1.3. Hamar beka izanen dira, bi arte plastikoetarako, bi ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako eta 3 musikarako, bai eta kasuan kasuko luzapenak ere. Hezkuntza Ministerioaren edo Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren beken deialdi orokorraren xede izan daitezkeen eskaerak baztertu eginen dira.

2.-Aurrekontuko kontu-saila eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

Beka hauek Kultura Zuzendaritza Nagusiaren gastuen aurrekontuko "Prestakuntza artistikorako laguntzak" izeneko kontu-sailaren kargura finantzatuko dira, gehienez ere 440.000 euroko gastuarekin, diruaren eta denboraren aldetik honela banatuta:

-2010eko ekitaldi ekonomikoa: 220.000 euro, "Prestakuntza artistikorako laguntzak" izeneko kontu-sailaren kargura.

-2011ko ekitaldi ekonomikoa: 220.000 euro, horretarako gaitzen den kontu-sailaren kargura, betiere aurrekontuan behar adina diru badago.

3.-Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Bekaren zenbateko osoa kontzeptu hauen batuketa izanen da: matrikula eta/edo hileko ordainketak, joan-etorriak, egonaldia eta aseguru poliza.

a) Matrikularen eta/edo hileko ordainketen kontzeptuaren zenbatekoa kostuaren %100ekoa izanen da, eta 4.000 euro gehienez.

b) Bekadunak joan-etorrietarako diru-laguntza jasoko du, gastu horiek justifikatu ondoren, eta behin baizik ez, hain zuzen, ohiko bizilekutik bekaren xede diren ikasketak egiteko ikastetxera joan eta etortzeko gastuen %100.

c) Egonaldiagatik, eta ikasketak egiazki egiten dituen bitartean, bekadunak 800 euro jasoko ditu hilean ikasketak Espainian egiten baditu, eta 1.000 euro, aldiz, atzerrian egiten baditu.

d) Onuradunak aseguru polizaren gastuetarako emandako diru kopurua jasoko du, haiek justifikatu ondoren. Gehienez ere 100 euro jasoko ditu oinarri hauen 11.1 puntuan aurreikusitako egoeran baldin badago, eta gehienez 600 euro 11.2 puntuan aurreikusitakoa aplikatzekoa baldin bada.

4.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.

4.1. Nafarra izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik, eta horri eustea bekak irauten duen bitartean.

4.2. Deialdian parte hartzea:

a) Titulu akademiko ofizialaren bitartez: beka zein ikasketa sakontzeko eskatzen den, haiexei dagokien titulu ofizialaren jabe izatea edo lortzeko moduan egotea 2010eko uztailaren 3a baino lehen.

b) Hautapen proben bitartez: hautapen proba bat gainditu izana zentro ofizial nazionaletan edo atzerrikoetan prestakuntza izateko, edo izen handiko ikastetxe pribatuetan ikasketa ez-ofizialak hasteko hautatua izana.

4.3. Atzerriko prestakuntza programa bat proposatzen denean, hizkuntza eskola ofizialek luzatutako ziurtagiriaren jabe izan behar da, oinarrizko ziklokoa edo erdiko mailakoa (B1) alegia, edo legez baliokidea den beste bat, ikastetxea dagoen herriko hizkuntzarena edo, hala denean, zentroak ikastaroa ongi aprobetxatzeko eskatzen duen hizkuntzarena (I. eranskina).

5.-Eskaeren aurkezpena eta aurkeztu beharreko agiriak.

5.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta beharrezkoak diren agiriak erantsita, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedu Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

5.2. Eskaerak aurkezteko epea 2010eko ekainaren 2tik uztailaren 2ra artekoa izanen da.

Eskaerak identifikazio datuak biltzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, arauz ezarritako agiriak aurkezten ez badira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio okerra zuzendu edo arauzko agiriak aurkeztu ditzala hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

6.-Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

6.2. Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta entzunaldiak eta elkarrizketak non eginen diren adieraziko da.

Ebazpena jendaurrean jarriko da, bai Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña), bai Nafarroako Gobernuaren web orrian:

http://www.navarra.es/home_es/servicios/buscador-avanzado/.

6.3. Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, eta, bera izan ezean, Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Programa Artistikoen Ataleko burua eta, bera izan ezean, atal horretako goi mailako teknikari bat; zortzi aditu (espezialitate hauetako bakoitzeko bi: arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak, musika eta arte eszenikoak).

c) Idazkaria: Deialdi eta Laguntza Ataleko burua eta, bera izan ezean, Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Ataleko burua, hitza eta botoa dituela.

Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena loteslea izanen da. Deialdi eta Laguntza Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

Kultur Ekintza Zerbitzuak eskaturik, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskaerak hobeki baloratzearren.

7.-Balorazio irizpideak.

7.1. Aurkeztutako eskaerak baloratzeko eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko, batzordeak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

a) Merezimendu akademikoak, gehienez ere 12,5 puntu, ondoren zehazten den baremoaren arabera:

-Nahikoa: puntu bat.

-Oso ongi: 2 puntu.

-Bikain: 3 puntu.

-Ohorezko matrikula: 4 puntu.

IKASKETA ESPEDIENTEKO BATEZ BESTEKO ARITMETIKOA

BALORAZIOA PUNTUAK

1,25 baino gutxiago

2,0

1,26tik 1,50era bitarte

3,5

1,51tik 1,75era bitarte

5,0

1,76tik 2,00ra bitarte

7,5

2,01etik 2,50era bitarte

10,0

2,51tik gora

12,5

Aplikatu beharreko zuzenketa faktorea, egiaztatutako ikasketa mailaren araberakoa:

-Goi mailako ikasketak: 1,00 puntu.

-Erdi mailako ikasketak: 0,75 puntu.

b) Hautapen probak: ikasketa planean sartzeko hautapen proba bat gainditu behar denean, proba hori gainditzea 12,5 punturekin baloratuko da gehienez, ondoren zehazten den baremoaren arabera:

IKASPOSTU KOPURUAREN ETA IZANGAI KOPURUAREN ARTEKO ERLAZIOA

BALORAZIOA PUNTUAK

1/10 edo txikiagoa

2,0

1/11 baino handiagoa eta 1/20 edo txikiagoa

3,5

1/21 baino handiagoa eta 1/30 edo txikiagoa

5,0

1/31 baino handiagoa eta 1/40 edo txikiagoa

7,5

1/41 baino handiagoa eta 1/50 edo txikiagoa

10,0

1/151 baino handiagoa

12,5

c) Curriculum vitaea: gehienez ere 10 puntu, honela banatuta:

-2 puntu bitarte, gehienez ere 10 ordukoak diren ikastaroengatik.

-8 puntu bitarte, sariak, sariketak, erakusketak, lehiaketak, emanaldiak, 10 ordu baino gehiagoko ikastaroak eta abar direnean.

d) Ikasketa programaren kalitatea eta interes artistiko eta teknikoa, bai eta hautatutako ikastetxearen garrantzi akademiko eta artistikoa, 20 puntu gehienez, honela banatuta:

-10 puntu bitarte, proposatutako ikasketa programarengatik.

-10 puntu bitarte, ikastetxearen garrantzi akademiko eta artistikoarengatik.

e) Entzunaldia/grabaketa/dosierra eta elkarrizketa, 45 puntu gehienez, honela banatuta:

-Elkarrizketa, 10 puntu gehienez.

-Grabaketan/dosierrean/entzunaldian, aurrez aurrekoan, erakutsitako sormen gaitasuna, 35 puntu gehienez.

Eskatzailea aurrez aurreko elkarrizketara edo entzunaldira joaten ez bada, deialditik baztertuko da.

7.2. Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatuta, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskabideak hobeki baloratzearren.

7.3. 7.1.e) puntuan aipatutako entzunaldiak eta elkarrizketak oinarri hauen IV. eranskinean espezialitate bakoitzerako ezarritakoaren arabera eginen dira.

7.4. Batzordeak bekaren bat eman gabe uzten ahalko du, deialdi honen helburua bermatzeko moduko maila tekniko edo artistikorik ez dagoela uste badu. Bekaren bat eman gabe gelditzen bada aurreko lerroaldean aipatu denarengatik edo espezialitateren batean izangairik ez izateagatik, batzordeak beste arlo artistiko batean ematea proposatzen ahalko du.

7.5. Ez dute inolako laguntzarik jasoko puntuazio osoaren %50 lortzen ez dutenak.

8.-Bekak luzatzea.

8.1. Interesdunek hala eskatuta, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak bekak luzatzen ahalko ditu, hasitako ikasketekin jarraitu ahal izateko. Luzapenak ez dira inolaz ere bi baino gehiago izanen.

8.2. Aurreko deialdietan emandako beken luzapenak oinarri arautzaile hauen araberakoak izanen dira.

8.3. Eskaerak 2010eko ekainaren 2tik uztailaren 2ra bitarte aurkezten ahalko dira.

8.4. Eskaerak 6.3 puntuan aipatutako ebaluazio batzordeak baloratuko ditu. Deialdi eta Laguntza Atalak, ebaluazio batzordearen akta ikusita, luzapenak emateko proposamena aurkeztuko du.

8.5. Batzordeak eskatu den memoria baloratuko du. Memoria hori aurreko kurtsoko bekaren azken ordainketaren frogagiri gisa aurkeztuko da edo berariaz prestatuko da luzapena eskatzeko.

9.-Diru-laguntza emateko ebazpena.

9.1. Kulturako zuzendari nagusiak, entzunaldiak eta elkarrizketak egiten direnetik hasita bi hilabeteko epean gehienez, bekak eman eta luzeatzari buruzko ebazpena emanen du.

9.2. Ebazpena jendaurrean jarriko da, bai Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña), bai Nafarroako Gobernuaren web orrian:

http://www.navarra.es/home_es/servicios/buscador-avanzado/, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie.

9.3. Kasuan kasuko ikastetxean onartuak izateko egutegi ofizialagatik, eskabideak aurkezteko epean, eskatutako programan onartuak izan direla frogatzen duten agirien fotokopia konpultsatuak ezin aurkeztu izan dituzten esleipen-hartzaileei baldintzapean emanen zaie beka eta luzapena, alegia, aurtengo urriaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dute onarpen hori.

9.4. Bekak eta luzapenak eman direla jakinarazi ondoren, esleipen-hartzaileek gehienez ere 15 egun naturaleko epea izanen dute Deialdi eta Laguntza Atalean honako dokumentazio hau aurkezteko:

a) Irakasleak edo ikastetxeak egindako ziurtagiria, ikastaroaren hasiera data, irakasgaiak eta asteko orduak adieraziko dituena.

b) Matrikularen eta bidaiaren gastuak, gorputz-istripuetarako aseguru poliza edo bidaiako laguntza asegurua eta dagozkien frogagiriak.

c) Ikasturteko bizilekuaren helbide eguneratua, bai eta posta elektronikoa eta telefono finkoa edo sakelakoa.

10.-Onuradunen betebeharrak.

10.1. Hiruhileko bakoitzaren bukaeran, epe horretan ikasketak aprobetxamenduz egin direla egiaztatzeko irakasleak edo ikastetxeak luzatuko duen egiaztagiria aurkeztu beharko da Deialdi eta Laguntza Atalean; horrekin batera, dagokion ebaluazioa.

10.2. Ikasketak egin direla eta zer gastu izan diren Deialdi eta Laguntza Atalean frogatu beharko da.

10.3. Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

10.4. Ikastaroa bukatutakoan, egindako ikasketei dagokien ziurtagiria eta ikasketen memoria bidali beharko dira Deialdi eta Laguntza Atalera.

10.5. Deialdi eta Laguntza Atalari jakinarazi beharko zaio prestakuntza programaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Programan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da, eta zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako programa funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

10.6. Beka izateak Kultura Zuzendaritza Nagusiaren hedapen artistikoen programetan parte hartzeko konpromisoa ekarriko dio onuradunari, bi aldeak ados daudela, eta parte-hartze horrek ikasketen bilakaera egokian oztoporik sortzen ez badu.

10.7. Beka hauek sustatzen duten ikasketetan sakontzeko aldia bukatuta, onuradunek Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen duen kontzertu, erakusketa edo antzezpen batean parte hartuko dute.

10.8. Bai eskatzaileek bai onuradunek aurkeztu beharreko agiriekin batera, gaztelania ez den hizkuntza batean idatzita egonez gero, itzulpena ere aurkeztu beharko da.

11.-Osasun laguntza.

11.1. Laguntza hauek jasotzen dituzten bekadun guztiek babestuta egon beharko dute gorputz-istripuetarako aseguru poliza baten bitartez.

11.2. Atzerrian ikasten duten bekadunek, Gizarte Segurantzaren edo horren baliokidearen babesa ikasten duten herrialdera hedatzerik ez badute, bidaiarako laguntzaren aseguru poliza bat sinatuko dute. Aseguru horrek gastu medikoak eta ospitalekoak ere hartuko ditu ikasketa garaian gaixotu, istripua izan, sorterriratu edo hilez gero.

12.-Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

12.1. Emandako beken zenbatekoa honela ordainduko da, oro har:

a) Lehen zatia, horren barnean matrikularen, joan-etorriaren eta aseguru polizaren zenbatekoa, gehi hileko diru-kopurua, irailerako, urrirako, azarorako eta abendurako, kasu bakoitzaren arabera.

Lehen zatia ordaintzeko ezinbestekoa izanen da ondoko frogagiriak aurkeztea 2010eko urriaren 20a baino lehen:

-Matrikulari dagokion gastuaren eta horren ordainketaren frogagiria.

-Onuradunak ikastaroa hasi duela frogatzen duen ziurtagiria.

-Bidaiaren faktura eta hori ordaindu izanaren frogagiria.

-Kasuan kasuko aseguru polizaren fotokopia konpultsatua.

b) Bigarren zatia, hileko diru-kopuruaren zenbateko osoa urtarrilerako, otsailerako eta martxorako.

Bigarren zatiaren ordainketa egin ahal izateko, epe horretan egindako ikasketak aprobetxamenduz egin direla egiaztatzeko irakasleak edo ikastetxeak luzatuko duen egiaztagiria aurkeztu beharko da 2011eko urtarrilaren 14a baino lehen.

c) Hirugarren zatia, hileko diru-kopuruaren zenbateko osoa apirilerako eta maiatzerako.

Hirugarren zatiaren ordainketa egin ahal izateko, epe horretan egindako ikasketak aprobetxamenduz egin direla egiaztatzeko irakasleak edo ikastetxeak luzatuko duen egiaztagiria aurkeztu beharko da 2011ko martxoaren 25a baino lehen.

d) Azken zati bat, hileko diru-kopuruaren zenbateko osoa ekainerako.

Azken zatia ordaindu ahal izateko, egindako ikastaroaren ziurtagiria eta ikasketen memoria aurkeztu beharko dira 2011ko uztailaren 4a baino lehen eta, horretan, honako hauek jasoko dira:

-Ikastaroko irakasgaien eta edukien zerrenda.

-Ikastetxeko irakasle bakoitzaren txosten zehatza, ikasleak izan duen bilakaerari buruzkoa.

-Ikastaroan egindako jarduerak eta horien balorazioa.

-Egindako ikastaroaren ebaluazio txostena.

-Ikastaroari buruz norberak egindako balorazio zehatza.

e) Ikasturtearen hasiera data oro har ezarritakoa ez bada, frogagiriak eta ordainagiriak aurkezteko epeak horren arabera egokituko dira.

13.-Diru-laguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

13.1. Beka hau xede edo helburu bera duen beste edozein diru-laguntzarekin bateraezina da.

13.2. Interesdunak ordainsaririk jasotzen badu, ezin izanen du jaso beka hauetan ezarri den egonaldi kontzeptuari dagokion laguntza.

14.-Dirua itzultzea.

Onuradunak ikasketa programa gauzatu duela behar bezala justifikatu ezik, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza korrituak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

15.-Arau-hausteak eta zehapenak.

15.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. titulua hartuko da aintzat.

15.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

16.-Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.

17.-Errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Deialdiaren berariazko edo ustezko ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta, biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Oinarrizko Zikloaren edo Erdiko Mailaren (B1) ziurtagiriaren baliokideak diren tituluen zerrenda:

Britainia Handiko hezkuntza sistema.

-Preliminary English Test (PET) Cambridgeko Unibertsitatea, Erresuma Batua.

-TOEFL 45-60/133-170/450-497, Test of English as a Foreing Language (TOEFL IBT/CBT/PBT), ETS, Estatu Batuak.

-IELTS 3.5/4.0/4.5, International English Language Testing System (IELTS), British Council, Erresuma Batua.

-Trinity Grades 5,6, Trinity, College London, Erresuma Batua.

Erdiko Mailako Modularra Multimedia.

Erdiko-Goi Mailako Modularra Multimedia.

II. mailako elkarrizketa: finkatzea.

1. eta 2. kurtsoak Erdiko Mailan edo Erdiko Mailako Ziurtagiria (Plan zaharra) 3. kurtsoa Oinarrizko Zikloan edo Oinarrizko Zikloko Ziurtagiria).

Frantziako hezkuntza sistema.

-Certificat D'Études de Français Pratique 2 (CEFP 2) (AF).

-Diplôme D'Études en Langue Française DELF B1 (CIEP).

Erdiko-Goi Mailako Modularra.

DELF B1 prestatzeko modularra.

1. eta 2. kurtsoak Erdiko Mailan edo Erdiko Mailako Ziurtagiria (Plan zaharra) 3. kurtsoa Oinarrizko Zikloan edo Oinarrizko Zikloko Ziurtagiria).

Alemaniako hezkuntza sistema.

-Zertifikat Deutsch (ZD) Goethe Institut, Alemania.

Erdiko-Goi Mailako Modularra.

Zertifikat Deutsch prestatzeko modularra.

1. eta 2. kurtsoak Erdiko Mailan edo Erdiko Mailako Ziurtagiria (Plan zaharra) 3. kurtsoa Oinarrizko Zikloan edo Oinarrizko Zikloko Ziurtagiria).

Italiako hezkuntza sistema.

-CELI 2 - Certificado di Conoscenza della Lingua Italiana, Università per Stranieri di Perugia, Italia.

-CILS 3 - Certificazione di Italiano come Lingua Straniera, Università per Stranieri di Siena, Italia.

Erdiko Mailaren aurrekoa, modularra.

1. eta 2. kurtsoak Erdiko Mailan edo Erdiko Mailako Ziurtagiria (Plan zaharra) 3. kurtsoa Oinarrizko Zikloan edo Oinarrizko Zikloko Ziurtagiria).

Portugaleko hezkuntza sistema.

-Diploma Universitario de Portugués Lengua Estrangeira (DUPLE).

II. ERANSKINA

Eskabide eredua
(bikoizturik aurkeztu)

................................. jaunak/andreak, NAN/IFZ ......................, helbidea .........................., kalea ............................................, P.K. ............., telefonoa ........................., bere izenean edo ondokoa ordezkatuz (ezabatu bidezkoa ez dena): .................................... jauna/andrea, NAN/IFZ ......................., helbidea ..................., kalea ................................................., P.K. .........., telefonoa ......................., honako hau aurkezten du:

Arte ikasketetan sakontzeko 2010eko beken deialdirako eskaera, ....................... (e)k ........(e)ko ........aren ......(e)an emandako ..../2010 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriei jarraikiz. (2010eko ............. zk.dun Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......(e)koa).

Norako: Deialdi eta Laguntza Atala.

Eta, oinarri horietan ezarritakoarekin bat:

1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:

a) 3.1. oinarrian eskatutakoaren frogagiriak.

b) Deialdi honen xedearekin lotutako beste inolako laguntzarik edo diru-laguntzarik ez duela eta ez duela halakorik eskatu adierazten duen aitorpena.

c) Ikasketa ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua, lortu zituen kalifikazioak adierazten dituena, bai eta noiz atera zituen ere. Eskaeran agertzen den ikasketak sakontzeko arloan ikasketa ofizialik egin ez duten eskatzaileen kasuan, hautapen proba gainditu izanaren ziurtagiria, ikasketak sakontzeko ikastaroa eginen den ikastetxeak luzatua, non azalduko baitira ikastetxeak espezialitatean eskainitako ikaspostuen kopurua eta horietarako izangaien kopurua.

d) Curriculum vitae-a, alegatzen dituen merezimenduen frogagiri eta guzti.

e) Egin beharreko ikasketa programaren deskribapen zehatza, ikastaroak, ikasgaiak, hasiera eta bukaera datak eta eskatzaileak interesgarritzat jotzen dituen gainerako datuak adierazita.

Aipatu deskribapena gehienez ere bost orrialdekoa izanen da eta ikasketa programari buruzko dokumentazio ofiziala erantsiko zaio (ikastaroaren egutegia, liburuxkak, inprimakiak, etab.).

f) Eskatzailea ikasketa programan onartu dutela frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua. 4.2 puntuan adierazitako epean dokumentazio hori eduki ezean, ikastetxean onartzeko eskaeraren fotokopia konpultsatua erantsiko da.

g) Bidaiaren eta matrikularen gastuen eta aseguru konpainia batek egindako aseguru polizarako proposamenaren aurrekontu xehekatua, 11. oinarrian ezarritakoaren arabera.

h) Hizkuntzaren ezagutza frogatzeko agiria, deialdiaren 3.3 puntuan ezarritakoari jarraikiz.

Ikasketak destinoko herrialdearen hizkuntza ez den hizkuntza batean egoki aprobetxatuz egitea posible bada, ikasketak zein hizkuntzatan egiten ahal diren egiaztatzen duen ikastetxearen ziurtagiria.

i) Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituela frogatzen duten ziurtagiriak (organo eskudunek luzatuak).

j) Eskatzailearen lan egoeraren berri ematen duen aitorpena.

k) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

l) Arte plastikoen eta ikus-entzunezko arteen arloetan, 20-30 minutuko bideo grabazio bat, zeinetan eskatzaileak, beka zein espezializazio artistikorako eskatzen duen, horren inguruko interpretazio edo aurkezpena eginen baitu. Arte plastikoen espezialitateen kasuan, 100-120 argazkiko argazki-dosierra aurkez daiteke bideoaren ordez, euskarri digitalean.

2. Aditzera ematen du ez dagoela sarturik Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

4. Eskaera honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan gauzatuko dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.

.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.

Sinadura

NAFARROAKO GOBERNUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.

III. ERANSKINA

Eskabide eredua
(bikoizturik aurkeztu)

............................... jaunak/andreak, NAN/IFZ ......................, helbidea .........................., kalea ............................................., P.K. ............., telefonoa ........................., bere izenean edo ondokoa ordezkatuz (ezabatu bidezkoa ez dena): .................................. jauna/andrea, NAN/IFZ ......................., helbidea ..................., kalea .................................................., P.K. .........., telefonoa ......................., honako hau aurkezten du:

Arte ikasketetan sakontzeko beken 2010eko deialdirako eskaera, ....................... (e)k ........(e)ko ........aren ......(e)an emandako ..../2010 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriei jarraikiz. (2010eko ............. zk.dun Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......(e)koa).

Norako: Deialdi eta Laguntza Atala.

Eta, oinarri horietan ezarritakoarekin bat:

1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:

a) Beka luzatzeko eskaera, deialdi honetako III. eranskinean ageri den eredua erabiliz.

b) Bidaiaren eta matrikularen gastuen eta aseguru konpainia batek egindako aseguru polizarako proposamenaren aurrekontu xehekatua, 11. oinarrian ezarritakoaren arabera.

c) Egindako ikastaroaren ziurtagiria edo kalifikazio baliokidea aurkeztea, gainditu duela azaltzeko.

d) Egindako ikasketen eta jarduera artistikoen memoria, eta, horren barnean, aprobetxamendua frogatzen duen dokumentazio eta material guztia, deialdi honen 12.2.d) puntuan ageri diren alderdiekin bat. Ez dute aurkeztu beharko aurreko kurtsoko bekaren azken ordainketaren frogagiri gisa aurkeztu zuten onuradunek.

e) Eskatzaileak luzapena zein ikastarotarako eskatu duen, ikastaro horretan onartu dutela frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua. 8.3 puntuan adierazitako epean dokumentazio hori eduki ezean, ikastetxean onartzeko eskaeraren fotokopia erantsiko da.

f) Deialdi honen xedearekin lotutako beste inolako laguntzarik ez duela eta ez duela halakorik eskatu adierazten duen aitorpena.

g) Eskatzailearen lan egoera eta ordainsaririk ez duela azaltzen duen aitorpena.

2. Aditzera ematen du ez dagoela sarturik Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

4. Eskaera honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan gauzatuko dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.

.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.

Sinadura

NAFARROAKO GOBERNUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.

IV. ERANSKINA

Entzunaldiak eta elkarrizketak beste beka batzuetarako
eta luzapenetarako

Oinarri hauen 6.2 puntuan ezarritakoaren arabera deialdian onartu diren eskatzaileei 20ren bat minutuko elkarrizketa eginen zaie, eta ikasketetan sakontzeko duten proiektua defendatu beharko dute batzordearen aurrean.

Horretaz gainera, arte eszenikoetako eta musikako eskatzaileek entzunaldi bat eginen dute batzordeko kideen aurrean, parametro hauen arabera:

Arte Eszenikoak - Dantza:

Dantza klasikoko, dantza garaikideko, dantza espainiarreko edo flamenkoko klase bat eta bariazio aske bat egin beharko dituzte. Beharrezkoa den musika akonpainamendua eramanen dute CD formatuan.

Arte Eszenikoak - Antzerkia:

15-30 minutuko antzezpena egin beharko dute. Horretarako beharrezkoa den materiala eramanen dute.

Musika:

Pieza bat edo batzuk interpretatu beharko dituzte, guztira 15-30 minutuz. Beharrezkoa den akonpainamendua eramanen dute, bai eta interpretatu beharreko partiturak eta horien fotokopia ere.

Iragarkiaren kodea: F1008209