62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.
Adostasun gabeko 1237/2009 prozedura

Iruñean, 2010eko maiatzaren 3an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Sagrario de la Parra Hermoso de Mendoza prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak direla-eta, adostasun gabeko 1237/2009 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, David Liviu Radu jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Ramona Elena Moise andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut De la Parra prokuradore andreak, Ramona Elena Moise andrea ordezkatuz, David Liviu Radu jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) jarri duen demanda, eta horrenbestez neurri hauek ezartzen ditut Alexandru-Ionut eta Adrian-Dumitru adingabeei buruz:

-Amari ematen diot aipatutako semeen zaintza eta jagoletza, baita guraso-ahalaren egikaritza ere.

-Ez da bidezkoa aitaren eta semeen arteko bisita eta egonaldietarako araubiderik ezartzea, ez delako ezer eskatu.

-Ez da bidezkoa aitaren konturako mantenu pentsiorik finkatzea, ez delako ezer eskatu. Horrek ez du galaraziko epai honen betearazpenean hura ezarri ahal izatea.

-Kode Zibilaren 158. artikulua aplikatuta, adingabeak amarekin baino ezin izanen dira Espainiatik irten, ez baldin badago gurasoen arteko adostasuna edo epaileak aurretik emandako baimena.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan, bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua). Eta David Liviu Radu jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 3an.-Epaile Magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1007820