2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2010eko aurrekontuak. Hasierako onespena
Mankomunitatearen Batzarrak, 2010eko apirilaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2010eko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Cadreitan, 2010eko apirilaren 26an.-Mankomunitateko burua, M.ª Engracia Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1007441