2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Armarri ofiziala
Villatuertako Udalak, 2010eko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, legezko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hasiera batean onestea Udalbatzaren armarria izanen dela Villatuertako armarria erabiltzeko esku-liburuan agertzen dena, Estudio de Diseño Creativo 18.ª-k prestatu baitu.
2. Delako armarria erabiltzeko esku-liburua onestea.
3. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitaratuta.
Villatuertan, 2010eko apirilaren 26an.-Alkatea, Francisco Ortega Gallardo.
Iragarkiaren kodea: L1007418