62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa,
2010eko lehen seihilekokoa, eta landalurreko ondasunen
gaineko kontribuzioa, 2010eko urtekoa. Onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko apirilaren 23an, erabaki zuen onestea 2010eko hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioko kuotak, lehenengo seihilekoari dagozkionak, baita landalurreko ondasunen gaineko kontribuziokoak ere, 2010eko urteari dagozkionak. Orobat, zehaztu zen borondatezko diru-bilketarako epea 2010eko apirilaren 26tik ekainaren 4ra bitarte luzatuko dela, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala balitz, sor daitezkeen kostuak.

Tuteran, 2010eko apirilaren 26an.-Ogasun Alorreko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L1007412