62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Castel Ruiz enpresa entitate publikoaren
titulartasuneko fitxategien sorrera

Castel Ruiz enpresa entitate publikoko batzorde betearazleak, 2010eko apirilaren 13an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Ikusirik Castel Ruiz enpresa entitate publikoa sortu dela Castel Ruiz Kultur Etxea erakunde autonomoak orain arte kulturaren arloan egin izan duen lana egiteko.

Aintzat harturik: entitate honek berezko nortasun juridikoa duela, baita obratzeko gaitasun juridiko osoa eta kudeaketarako autonomia ere, bere xedeak erdiesteko, eta kultur arloaren bulkada eta kudeaketa Udaleko zein alorren edo zinegotzigoren eskutan uzten diren, harexeri atxikirik egonen dela, uneoro, eta harexeri egokituko zaiola entitatearen jarduketaren kontrola eta segimendua indarra duen legeriak ezartzen dituen baldintzetan.

Kontuan harturik: haren estatutuak 2009ko irailean onetsi zirela behin betikoz eta 2009ko 122. Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu zirela, urriaren 2an.

Kontuan harturik: estatutu horien lehen xedapen iragankorrean xedatzen duenari jarraikiz, entitate berria subrogatuko dela bera eratzean indarra duten kontratu, hitzarmen eta gainerako tresna juridikoetan, Castel-Ruiz kultur etxea erakunde autonomoak bere jardueraren esparruan sinatu baditu.

Kontuan harturik: Tuterako Udalaren antolaketa administratiboaren egungo Erregelamenduaren arabera, erakunde autonomoko Turismoaren eta Ospakizunen kudeaketa zentroak Udalaren berezko egituran sartu direla eta, horiei dagokienez, entitate berria sortzean aldaketa horien aplikazio egiazkoari dagokionez zer erabakitzen den, harexeri segituko zaiola. Musika Eskolari dagokionez berdintsu jokatuko da, Udalaren egituran sartu baita hura ere.

Kontuan harturik: Castel Ruiz enpresa entitate publikoak, bere estatutuak atxikitzen dizkion xedeak betetzeko, datu pertsonalak jaso eta tratatu behar dituela, eta datu pertsonalen fitxategi batzuen ardura duela. Alde horretatik, bete behar ditu Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren xedapenak eta hura garatzeko arauak.

Horiek horrela, honako hau erabaki da:

1.-Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinaraztea kendu direla Castel-Ruiz kultur etxea erakunde autonomoaren ardura ziren fitxategiak, bere jarduera utzi baitu. Hona hemen kultur etxearen eraldaketak ukituriko fitxategiak:

1. Agenda, kode zenbakia 2090720387 duena.

2. Langileak, kode zenbakia 2090720276 duena.

3. Kultur kudeaketa, kode zenbakia 2090720287 duena.

4. Aldizkaria, kode zenbakia 2090720380 duena.

5. Sarrera-irteeren erregistroa, kode zenbakia 2090720393 duena.

6. Musika Eskola, kode zenbakia 2090720363 duena.

7. Aurrekontuen kontabilitate publikoa, kode zenbakia 2090720370 duena.

"Agenda" fitxategia kendu da,1720/2007 Errege Dekretuaren 2.2 artikuluak sartutako aldaketak ikusirik.

"Langileak", "Kultur kudeaketa", "Aldizkaria" eta "Sarrera-irteeren erregistroa" fitxategietako datu pertsonalak enpresa entitate publiko berriak izen berekin kudeatuko dituen fitxategietara pasatuko dira.

"Aurrekontuen kontabilitate publikoa" fitxategiko datuak bertan behera utziko dira, eta blokeaturik mantenduko Administrazio Publiko, epaile eta epaitegien esku egon daitezen, haien tratamenduaren ondorioz erantzunbeharrik izanez gero, haiei kasu egin behar ote zaien haien preskripzio epearen barnean. Epe hori iragandakoan, datuak kenduko dira.

"Musika Eskola" fitxategiko datu pertsonalak izen bereko fitxategi batean mantenduko dira, Tuterako Udalaren ardurapean, Eskolaren kudeaketa Udalaren egituran sartu baita.

2.-Castel Ruiz enpresa entitate publikoaren titulartasuneko fitxategi hauek sortzea:

-Sarrera-irteeren erregistroa:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek edo haien legezko ordezkariek emanda. Entitatearen edo Udalaren bulegoetako sarrera agirietatik biltzen dira, eta irteera erregistroari dagokionez, datuak entitatearen fitxategi ezberdinetatik heldu dira.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Castel Ruiz enpresa entitate publikoari idatziz zuzentzen zaizkion guztiak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, telefonoa.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Castel Ruiz enpresa entitate publikoa.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz enpresa entitate publikoa.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Aldizkaria:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: zinemaldiko berritasunen aldizkariko suskripzioen kudeaketa eta interesdunekiko harremana webgunearen bidez.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda eta webgunea erabilita, bilketarako.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zinemaldiaren gaineko berriak biltzeko interesa duten guztiak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: helbidea, izen-deiturak, telefonoa.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
  • Datuen komunikazioa: ez da eginen.
  • Organo arduraduna: Castel Ruiz enpresa entitate publikoa.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz enpresa entitate publikoa.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Kultur kudeaketa:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: hirian egiten diren kultur jarduera guztiak, Udalak manatzen dizkionak, antolatu eta gauzatzea. Museoen eta bertzelako kultur espazio eta guneen jardueraren, egituraren eta administrazioaren kudeaketa. Kultur entitateendako diru-laguntzen kudeaketa. Baimen, lizentzia eta kontzesioak ematea eta, hala behar badu, zuzenbide publikoko diru-sarreren diru-bilketa.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek, administrazio publikoek edo entitate pribatuek emanda. Telefonoz bilduta edo inprimakietan erregistratuta.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: programaturiko jardueretariko batean parte hartze hutsagatik, zerbitzuren bat erabiltzeagatik edo diru-laguntza bat eskatzeagatik entitatearekin ikusteko duten pertsona guztiak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, NANa, helbidea.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomiko eta finantzarioak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
  • Datuen komunikazioa: hedabideei, Tuterako Udalari.
  • Organo arduraduna: Castel Ruiz enpresa entitate publikoa.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz enpresa entitate publikoa.
  • Segurtasun maila: ertaina.

-Langileak:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa, kontratuak, titulazioa, bajen eta alten kontrola.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, kontratua prestatzeko nahiz bi alderdien arteko lan harremanari kontzeko beharrezkoa denez aurkeztu behar den dokumentazioaren bidez.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Castel Ruiz enpresa entitate publikoko enplegatuak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.
  • Osasun arloko datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.
  • Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
  • Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuari, aseguru entitateei eta, hala behar badu, organo judizialei.
  • Organo arduraduna: Castel Ruiz enpresa entitate publikoa.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz enpresa entitate publikoa.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

-Kontabilitatea:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: kontabilitatearen kudeaketa. Fakturazioa.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, kontabilitateko dokumentazioaren bidez.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian entitatearekin harreman ekonomikoa duten hirugarrenak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura:
  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, helbidea eta telefonoa.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
  • Datuen komunikazioa: Comptos Ganbera eta bidezko interesdunak.
  • Organo arduraduna: Castel Ruiz enpresa entitate publikoa.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz enpresa entitate publikoa.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

3.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

4.-Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke hautara; nolanahi ere, ezin izanen da haietako bakar bat ere aurkeztu, ebazpen bidean dagoena ebatzi gabe:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Castel Ruizko batzorde betearazleari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua -Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuaren menekoa, Iruñeko Iturrama karrikako 10ean (Ezkirotz karrikatik sartuta) kokatua-, hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, halaber, Nafarroako Arartekoari doako kexa ere aurkezteko eskubidea dagoela, nahiz eta aintzat hartu behar den kexa horrek ez duela ebazpen administratibo edo judizialen betearazpena geldiaraziko, ezta haien aurkako errekurtsoak paratzeko legezko epeak etenen ere, errekurritzea bidezkoa denean betiere.

Tuteran, 2010eko apirilaren 16an.-Burua, Mercedes San Pedro López.

Iragarkiaren kodea: L1007179