62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Aldaketa puntuala Milagroko Arau Subsidiarioetan,
UAI-2B unitateari dagokionez Alimenco, S.A.k sustaturik.
Behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2010eko martxoaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala Milagroko Arau Subsidiarioetan, UAI-2B unitateari dagokionez Alimenco, S.A.k sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49.3.c) artikuluan xedatuari jarraikiz.

Milagron, 2010eko apirilaren 21ean.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Proiektuaren edukiaren laburpena

Aldaketa puntu hauetan laburbiltzen ahal da:

1. UAI-2-B. unitatearen egungo baldintza partikularrak 2003ko martxoaren 14tik (urtarrilaren 28ko 82/2003 Foru Agindua, 2003ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, martxoaren 14an) indarra duten Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualean jasotzen dira.

2. Data horren ondoan aldaketak baimentzen duen eraikigarritasuna gainditzen duten eraikuntzak egin dira.

3. Arau Subsidiarioetan proposatzen den aldaketak dakar lurzatiaren eraikigarritasuna 14.793,56 m²-raino handitzea, erran nahi baita, honelako eraikigarritasuna: 0,775 m² eraikiak /lurzatiko m². Eraikigarritasun horrek 980 m² gehiago erran nahi du.

Iragarkiaren kodea: L1007147