62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAIA

2009ko kontuak onetsirik

Larraiako Kontzejuak, 2010eko martxoaren 9an egin bilkuran, 2009ko ekitaldiko kontuen espedientea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Kontuen aurkako alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Larraian, 2010eko martxoaren 24an.-Kontzejuko burua, María Isabel Remón Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1007513