62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Hasierako onespena, herrilurrra desafektatzeari

Goizuetako Udalak, 2010eko apirilaren 27an eginiko osoko bilkuran, legezko quorumarekin erabaki zuen:

1.-Hasiera batez onestea 4. poligonoko 286-D azpilurzatiko 164,74 metro karratu eta 4. poligonoko 286-A azpilurzatiko 1.073,77 metro karratu desafektatzea, ondoren 285-D azpilurzatiko 310,90 metro karraturekin eta 285-A azpilurzatiko 927,61 metro karraturekin trukatzeko (Daniel eta Ainara Narvarte Apecechea jaun-andreen jabetzapekoa den lursaila). Aldi berean baldintza-agiria eta espedienteari dagokion gainontzeko dokumentazioa onetsi dira.

2.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hilabeteko epean, argitaratzen denetik, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa izan ondoren, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentura igorriko dira dokumentazioa eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erreglamenduko 144. artikuluak aipatzen dituen gainerakoak, Nafarroako Gobernuak deklarazio publikoa edo soziala egin eta onespena eman dezan.

Goizuetan, 2010eko apirilaren 28an. Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L1008349