62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Etxalarko alkateak, 2010eko apirilaren 30eko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Maite Elgorriaga Errandoneak sustatutako xehetasun azterlana, Etxalarko 4. poligonoko 82. lurzatian. Gabriel Laborra Erdozain eta Patxi Valer Goñi arkitektoek idatzi dute azterlan hori.

Hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, nahi duenak aztertzen ahalko du espedientea Udal Idazkaritzan, baita bidezko alegazioak aurkeztu ere; hori guztia abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluei eta horiekin bat heldu direnei jarraikiz.

Etxalarren, 2010eko maiatzaren 3an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L1007912