62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketa, Oibarko Udal Planeko APR2 unitateko
antolamendu xehakatuan. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2010eko apirilaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Oibarko Udal Planeko APR2 unitateko antolamendu xehakatuan, Arizaun Promociones, S.L.k sustaturik (IFK: B31865603), atzeman den akats bat zuzendu eta hirigintzako datuak antolamendurako proposamen berri batera egokitu beharrez.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan eta Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen 8. idatz-zatian, 74. artikulu hori aldatzen baitu, xedatua aplikatuz.

Oibarren, 2010eko apirilaren 26an.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L1007415