62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 959/2009 demanda

Jennifer Ehisek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, epaitegi honetan Asados Rotxapea, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 959/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Jennifer Ehisek Asados Rotxapea, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez enpresa demandatua, Asados Rotxapea, S.L., kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.463,93 euro ordaintzera, gehi %10eko berandutza-interesak, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri forma urratzearen ondoriozko erregutze-errekurtsoa izan ezik, Lan Prozedurari buruzko Legearen 189.1 artikuluko d) letraren arabera.

Eta Asados Rotxapea, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 27an.-Idazkari Judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007578