62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 75/2010 betearazpena

Iskra Nikolova Simeonovak eskaturik, Explotaciones Oricain, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 75/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Explotaciones Oricain, S.L.ren kontrako betearazpena abiarazten da, Iskra Nikolova Simeonovak eskaturik. Printzipala 11.967,03 eurokoa da, behin-behineko interesak 718,03 eurokoak eta behin-behineko kostuak 1.196,70 eurokoak.

Eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie, orobat, hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala eta adieraz bekie, horrekin batera, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Ados. Hori proposatzen dut. Epaile magistratua, idazkaria.

Eta Explotaciones Oricain, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 23an.-Idazkari Judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1007470