4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 91/2010 falta-judizioa
Aipatu prozeduran horrela erabakirik, salatuari, María Aranzazu Lana Cambrari, zitazioa egin zaio, epaitegi honetako judizio-aretoan ager dadin ahozko judizioan parte hartzeko, 2010eko ekainaren 1ean, hamaikak eta berrogeita hamarrean, 13. judizio-aretoan (lehen solairua). Erabili nahi dituen frogabideak ekarri beharko ditu.
Eta zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2010eko apirilaren 28an.-Idazkari Judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.
Iragarkiaren kodea: J1007618