62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak martxoaren 31n emandako 1394/2010 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan zeladore izateko zenbait lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Aipatu ebazpenean akats bat aurkitu denez (2010eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14an), ondotik ematen da behar den zuzenketa, hots, onartu eta baztertutako izangaien zerrenda aldatzea. Horrenbestez:

-José Ignacio Arriazu Eizaguirre jauna, desgaitasunen bat dutenentzako txandan onartua, txanda irekian onartutakoen zerrendara pasa da.

-Gorka Ederra Gil jaunak, txanda irekian onartuak, (P) Euskarazko Proba izan behar du.

Iruñean, 2010eko apirilaren 28an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F1007922