62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

29/2010 FORU DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez betetzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoen unitate organikoetako burutzak edo zuzendaritzak administrazio horretakoak diren edo horri atxikita dauden funtzionarioek beteko dituzte, eta merezimendu lehiaketa bidez esleituko dira.

2002ko apirilaren 15ean, Administrazioak eta CCOO, UGT eta CEMSATSE sindikatuek (azken horrek lan-kontratudunei dagokienean bakarrik) akordioa sinatu zuten, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen 2002-2003rako lan baldintzei buruz. Akordio horretan konpromisoa azaldu zuten, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoetan aurrekoen parekoak diren unitateburutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko prozesuari hasiera emateko, akordioari erantsitako planari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak, 2002ko irailaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, Jarduketa Plana onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoen unitate organikoetako burutzak edo zuzendaritzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko.

Akordio horren 5.c) atalarekin bat, kasuan kasuko deialdia onetsi baino lehen, plantilla organikoa aldatzen duen foru dekretu baten bidez burutzen maila edo mailak ezarri behar dira, bai eta burutza horiek lortzeko egiaztatu behar diren berariazko betebeharrak ere.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 10ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoa aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzea. Hala, foru dekretu honen I. eranskinean ageri diren atalburutzak, bulegoburutzak eta unitate parekatuen burutzak zein mailari atxikitzen zaizkion zehaztu da, bai eta, hala denean, burutza horiek eskuratzeko berariazko betebeharrak zein diren ere.

2. artikulua. Ordainsariak.

1. Foru dekretu honen I. eranskinean ageri diren burutzetakoren bat merezimendu lehiaketa bidez eskuratzen duten langileek zuzendaritza lanpostuko osagarria jasoko dute, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen ordainsariei buruzko Erregelamenduaren 20. artikuluko 2. atalean xedatutakoaren arabera (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretua).

2. A edo B mailako funtzionarioek betetzen dituzten burutzen kasuan, bateraezintasuneko osagarria ezarriko da, salbu eta burutza horiek plantilla organikoan erabateko dedikaziokoa esleitua badute.

3. Horretaz gainera, burutza horietako bat eskuratzen dutenek burutza horrek plantilla organikoan esleituak dituen gainerako ordainsari osagarriak jasoko dituzte, horri buruzko foru dekretuetan ezartzen diren arau eta irizpideekin bat.

3. artikulua. Maila esleitzea.

Foru dekretu honetan maila bat baino gehiago esleitzen zaien burutzei dagokienez, postua lortzen duen funtzionarioak aurretik zuen maila bera izanen du eta, halaber, ordainsari osagarriak haren mailako oinarrizko soldataren arabera kalkulatuko dira.

4. artikulua. Lehiaketa baloratzeko hurrenkera.

Foru dekretu honetan aipatzen diren burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdietan ezarriko da epaimahaiek zein hurrenkerari jarraituko dioten, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzea arautzen duen Erregelamenduaren 15. artikuluan bildutako osagaiak baloratzeko. Lehendabizi, lehiaketaren xede izanen den burutzari edo zuzendaritzari buruzko memoria-lanaren azalpena eta ahozko defentsa eginen da.

5. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Foru dekretu honen II. eranskinean ageri dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko atalburutzen eta unitateburutzen mailak, estamentuak eta espezialitateak, bai eta dagokien ordainsari mota ere.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.-Garapena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 10ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

I. ERANSKINA

Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburutzen eta bulegoburutzen zerrenda
(Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik)

1.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Justizia Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7205).

  • Maila: C edo D.

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia

-Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ekoizpen eta Banaketa Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6648).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Sistema Informatikoetako edo Informazio Sistemetako erdi mailako edo goi mailako teknikari gisa izendatu izana.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

-Ikuskatzailetza Orokorraren eta Afera Sindikalen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 796).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

Barne Zuzendaritza Nagusia

-Araubide Juridikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5091).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

-Udaltzaingoak eta Segurtasun Sistemak Koordinatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8061).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Lizentziadun titulua, arkitekto edo ingeniari titulua, edo diplomadun titulua, edo ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua izatea.

Nafarroako Larrialdietako Agentzia

-Azpiegitura Teknikoen Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4440).

  • Maila: B edo C.

-Talde Berezien Mantentze-lanetarako Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7921).

  • Maila: C.

Justizia Zuzendaritza Nagusia

-Justiziako Langileen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6457).

  • Maila: C edo D.

Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusia

-Extranet eta Intranet Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8067).

  • Maila: A.

-I. Arloko Proiektuen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8071).

  • Maila: A.

-Lurraldeko Informazio Sistemen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7832).

  • Maila: A.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua

-Laguntza Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7675).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

2.-Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia.

-Azpiegitura Estatistikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8050).

  • Maila: B edo C.

Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusia

-Aurrekontuen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1074).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Ekonomiako edo Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadun edo diplomadun titulua izatea.

Ondare Zuzendaritza Nagusia

-Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8454).

  • Maila: C edo D.

-Erregistro eta Aseguruen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7182).

  • Maila: C edo D.

Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

-Informazio eta Dokumentazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4555).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua izatea. Ingelesez eta frantsesez jakitea, bai ahoz bai idatziz.

Nafarroako Zerga Ogasuna

-Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6105).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Nekazaritzako ingeniari titulua edo Nekazaritzako ingeniari teknikoarena izatea.

-Tasazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6106).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: arkitekto titulua edo arkitekto teknikoarena izatea.

-Finantza eta Tributu Analisien Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7099).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Ogasuneko teknikarien edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu baterako izendatu izana.

-Koordinazio Informatikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1341).

  • Maila: A edo B.

-Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6474).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Ogasuneko teknikarien edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu baterako izendatu izana.

-Antolaketa Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1212).

  • Maila: B edo C.

3.-Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentua

Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia.

Foru Erakundeekiko Harremanetarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8154).

  • Maila: C.

-Argitalpenak Sustatu eta Zabaltzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 79).

  • Maila: B.

4.-Toki Administrazioko Departamentua

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

-Toki Entitateen Afera Ekonomikoak Kudeatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7114).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Ekonomiako edo Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadun edo diplomadun titulua izatea.

-Toki Estatistiken eta Informazioaren Egituraren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7115).

  • Maila: B.

-Saneamenduko Azpiegitura Hidraulikoen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1413).

  • Maila: C.

5.-Hezkuntza Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Erregistro Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 35084).

  • Maila: C edo D.

-Argibide eta Agiri Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 33076).

  • Maila: C edo D.

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia

-Langileriaren Kudeaketarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 37599).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

-Kontrol Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36060).

  • Maila: C edo D.

-Kontratazio Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 33048).

  • Maila: C edo D.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia

-Helduen Hezkuntzako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36879).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegokoa, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegokoa edo Maisu-maistren Kidegokoa izatea.

-Berariazko Programen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 35351).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Curriculumean Txertatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 33689).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

-Berrikuntza Programen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 38506).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

-Euskararen Didaktika Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 30102).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea. EGA titulua edo titulu baliokide bat izatea.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia

-Goi Mailako Irakaskuntzaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36043).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadun titulua izatea.

6.-Osasun Departamentua

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

-Osasun Zentro, Jarduera eta Prestazioak Antolatu eta Ikuskatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia 5103).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Medikuntzako lizentziadun titulua izatea.

-Atenditutako Gaixotasunen Tasen Erregistroko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7032).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Medikuntzako lizentziadun titulua izatea.

-Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4878).

  • Maila: C edo D.

Nafarroako Lan Osasunaren Institutua

-Laneko Prestakuntza eta Psikosoziologiaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4617).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren 37. artikuluan ezarrita dauden goi mailako eginkizunak garatu ahal izateko ziurtagiria izatea, ergonomia eta psikologia aplikatuaren espezialitatean.

7.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.

-Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1437).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: kimikari edo Industriako ingeniari titulua izatea.

-Plangintza eta Laguntza Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1500).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Mendi ingeniari titulua izatea.

-Ehiza eta Arrantza Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7417).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Mendi ingeniari titulua edo Biologiako lizentziadun titulua edo Oihangintzako ingeniari teknikoarena izatea.

-Habitaten Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7065).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Mendi ingeniari titulua edo Biologiako lizentziadun titulua izatea.

-Baimen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7118).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Kimikako lizentziadun titulua edo industria ingeniariaren edo industria ingeniari teknikoaren titulua izatea.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

-NBEUF-LGENF Funtsen Ordainketak Burutzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5144).

  • Maila: B edo C.

-Epizootiologia Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2245).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Albaitaritzako lizentziadun titulua izatea.

-Nekazaritzako Estatistikaren eta Azterlanen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7147).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Gidabaimena edukitzea.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

-Administrazio Aferetarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7740).

  • Maila: C edo D.

-Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7155).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Nekazaritzako ingeniari titulua edo Nekazaritzako ingeniari teknikoarena izatea.

-Lurzoru eta Klimatologia Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7148).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Nekazaritzako ingeniari titulua edo Biologiako lizentziadun titulua edo Nekazaritzako ingeniari teknikoarena izatea.

8.-Gizarte Gaietako Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Administrazio Aferetarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2844).

  • Maila: C edo D.

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia

-Informazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6271).

  • Maila: A edo B.

-Gizarteratze Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4857).

  • Maila: B.

Nafarroako Mendekotasun Agentzia

-Inbertsio eta Obren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4847).

  • Maila: B edo C.

-Langileria Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 3333).

  • Maila: B.

-Obrak eta Hornidurak Kudeatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8293).

  • Maila: B edo C.

Nafarroako Kirolaren Institutua

-Kirola Sustatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5019).

  • Maila: B.

-Kirol Teknifikazioaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7196).

  • B maila.

Nafarroako Gazteriaren Institutua

-Gazteentzako Programen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5048).

  • Maila: C edo D.

9.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua

Kultura Zuzendaritza Nagusia.

-Liburutegi Sarearen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36775).

  • Maila: B.

-Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8077).

  • Maila: A.

-Erabiltzaileari Erantzuteko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7668).

  • Maila: B edo C.

Turismo Zuzendaritza Nagusia

-Ekinbide eta Sustapen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2678).

  • Maila: C.

10.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

-Garraioko Azpiegituren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5134).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua edo Herri Lanetako ingeniari teknikoarena izatea.

-Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6382).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua edo Herri Lanetako ingeniari teknikoarena izatea.

-Nafarroako Hegoaldea Zaintzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2103).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua edo Herri Lanetako ingeniari teknikoarena izatea.

-Bide Segurtasunaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6383).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua edo Herri Lanetako ingeniari teknikoarena izatea.

-Neurketa eta Agirien Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7180).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua edo Herri Lanetako ingeniari teknikoarena izatea.

-Normalizazio eta Proiektuen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 3650).

  • Maila: C.

Garraio Zuzendaritza Nagusia

-Garraioaren Analisi eta Azterlan Ekonomikoen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6847).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadun titulua izatea.

-Salgaiak Garraiatzeko Baimenen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6385).

  • Maila: C.

11.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Kontrol Ekonomiko-Administratiboaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4578).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadun titulua edo Enpresa Zientzietako diplomadun titulua izatea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia

-Azterketa eta Lurralde Plangintzarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4470).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: arkitekto titulua izatea.

12.-Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6086).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadun titulua edo Enpresa Zientzietako diplomadun titulua izatea.

Enpresa Zuzendaritza Nagusia

-Nazioartekotze Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8102).

  • Maila: A edo B.

-Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6267).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: ingeniari tituluaren jabe izatea.

-Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7023).

  • Maila: C.

-Espedienteak Kudeatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7923).

  • Maila: C.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua

-Lanerako Prestakuntzaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4544).

  • Maila: A edo B.

-Enplegurako Laguntzen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5878).

  • Maila: A edo B.

-Kudeaketa Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4568).

  • Maila: A edo B.

-Ikuskapen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5927).

  • Maila: A edo B.

II. ERANSKINA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutzen zerrenda

A.-Ataletako eta administrazio unitateetako burutzak

1. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

-Langileriaren Administraziorako Administrazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 64032).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B edo C.
  • Estamentua: osasun arlokoa ez dena, B.2 eta B.5 (B.5.1).

-Zerbitzu Informatikoen Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 64035).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: C.
  • Estamentua: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.2).

2. Zentroa: Nafarroako Ospitalea

-Gizarte Laneko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenakia: 61121).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua: osasun arlokoa ez dena, B.2 (B.2.4).

-Langileriaren Kontratazio eta Kudeaketarako Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 69086).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: C edo D.
  • Estamentua: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.1) eta B.8.

3. Zentroa: Oinarrizko osasun laguntza

-Lesakako Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 69069).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: C edo D.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.1) eta B.8.

-Irakaskuntza eta Prestakuntza Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66134).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: C edo D.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.1) eta B.8.

4. Zentroa: Tuterako Osasun Barrutia

-Langileriaren Kudeaketa eta Administraziorako Atal Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 63975).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B edo C.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa ez dena, B.2 eta B.5 (B.5.1).

-Cascanteko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 69075).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: C edo D.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.1) eta B.8.

-Nominen eta Gizarte Segurantzaren Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67514).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: C edo D.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.1) eta B.8.

-Harrera Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67398).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: C edo D.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.1) eta B.8.

5. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia

-Administrazio Atal Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 63598).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B edo C.
  • Estamentua: osasun arlokoa ez dena, B.2 eta B.5 (B.5.1).

6. Zentroa: Osasun Etxeak eta Laguntza Espezializatukoak

-Zerbitzu Orokorren Atal Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66139).

  • Ordainsari mota: II.
  • Aurkezten ahal diren mailak: B edo C.
  • Estamentua: osasun arlokoa ez dena, B.2 eta B.5.

-Laguntza Administratiboaren Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67405).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: C edo D.
  • Estamentua: osasun arlokoa ez dena, B.5 eta B.8.

-Nominen eta Gizarte Segurantzaren Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65913).

  • Ordainsari mota: II.
  • Aurkezten ahal diren mailak: C edo D.
  • Estamentua: osasun arlokoa ez dena, B.5 eta B.8.

-Hornidura Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66421).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: C edo D.
  • Estamentua: osasun arlokoa ez dena, B.5 eta B.8.

B.-Erizaintza eta Laguntza Unitateko burutzak

1. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

-Errehabilitazioko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65993).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.3).

-Laborategiko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65987).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Laguntza Anbulatorioko Erizaintza Unitateko burutza, ama-haurren arloa (lanpostuaren zenbakia: 68138).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Anatomia Patologikoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65988).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Erradiologiako Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65986).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

2. Zentroa: Nafarroako Ospitalea

-H-4 Solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 63699).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Biokimika, Mikrobiologia, Larrialdi eta Laborategiko Odol-ateratze arloetako Erizaintza Unitateko burua (lanpostuaren zenbakia: 62214).

  • Ordainsari mota: I.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-D-2 Solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 62027).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-H-2 Solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 61202).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

3. Zentroa: Oinarrizko osasun laguntza

-Zarrakazteluko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66551).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Iturramako Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66767).

  • Ordainsari mota: I.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Lesakako Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66535).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Orkoiengo Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66555).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Zangozako Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66554).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Doneztebeko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66765).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Tafallako Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66532).

  • Ordainsari mota: I.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Garesko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66564).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Atarrabiako Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66554).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

4. Zentroa: Ubarmin Klinika

-2 Solairuko ZIU-ko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65940).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

5. Zentroa: Tuterako Osasun Barrutia

-1. Solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65770).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Cascanteko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65774).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

6. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia

-Ama-haurren arloko Erizaintza eta Irakaskuntza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 68145).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Operazio gela-Esterilizazioko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65952).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Erradiodiagnostikorako eta Kanpo Kontsultetarako Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67507).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

7. Zentroa: Osasun Publikoaren Institutua

-Analisi Klinikoen Laguntza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67674).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: A.
  • Estamentua eta espezialitateak: Osasun arlokoa, A.2 (A.2.2, A.2.3 eta A.2.8).

8. Zentroa: Anbulatorioak eta Ospitalez Kanpoko Laguntza

-C Kontsulta Zentroko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67406).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-A Kontsulta Zentroko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65914).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

Iragarkiaren kodea: F1008382