2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
Behin betiko esleitzea Herriko Etxea eraberritzeko lanak
(erabilera anitzeko gela)
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, osoko bilkurak 2010eko maiatzaren 6an hartutako erabakiaren bitartez, behin betikoz esleitu dela kontratu hau:
Xedea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa, Herriko Etxea eraberritzea (erabilera anitzeko gela).
Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe.
Esleipenaren prezioa: 58.597 euro, BEZa barne.
Esleipen hartzailea: Construcciones Osagur, S.L., IFK B31674583 duena.
Markalainen (Txulapain), 2010eko maiatzaren 12an.-Alkatea, Mikel Armendáriz Elso.
Iragarkiaren kodea: L1008453