2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Ollokin erabilera anitzeko pistak egiteko obra kontratua.
Behin betiko esleipena
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Esteribarko Udaleko osoko bilkurak 2010eko apirilaren 22an hala erabakita, behin betiko esleitu dela kontratu hau:
Kontratuaren xedea: Ollokiko erabilera anitzeko pistaren proiektuan aurreikusitako obrak.
Prozedura: irekia.
Enpresa esleipen-hartzailea: Tex, S.L.
Esleipenaren zenbatekoa: 122.167,94 euro.
Lanak egiteko epea: 50 egun natural.
Enpleguaren sustapena: esleitutako lanean, 16 langile arituko dira, haietako 5 enplegua mantentzeko eta 11 enplegu berriarekin.
Esteribarren, 2010eko apirilaren 23an.-Alkatea, Javier Borda Garde.
Iragarkiaren kodea: L1007392