61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2010eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Udalak, 2010eko apirilaren 22ko osoko bilkura berezian, legezko gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zituen 2010eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, aipatu aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu arauetako artikuluetan ezarri bezala.

Cabanillasen, 2010eko apirilaren 27an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L1007507