2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Akats zuzenketa
Aldaketa Udal Planean, zoru urbanizagarriko E2 sektoreari dagokionez (aldaketa xehakatua). Behin betiko onespena.
2010eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 19an, Andosillako Udal Planeko ZE-02 unitateari dagokion iragarkia. Hartan akatsa badela oharturik, hona hemen zuzenketa:
Hau dioen tokian: "Irabazizko aprobetxamendua, 4.379 AU.
Honela behar du: "Irabazizko aprobetxamendua, 4.410 AU.
Andosillan, 2010eko apirilaren 14an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.
HIRIGINTZAKO ARAUDIA
ZE-02 ZONA | INDARRA DUEN UDAL PLANA | ALDAKETA ONETSIA |
Sailkapena | Urbanizagarria | Urbanizagarria |
Erabilera orokorra | Bizitegi atxikiak, lorategitako lurzatiarekin | Bizitegi atxikiak, lorategitako lurzatiarekin |
Banaketa eremua | E-2 | E-2 |
Irabazizko aprobetxamendua | 4.661 AU | 4.410 AU |
Azalera gordina (m²) | 9.000 m2 | 9.000 m2 |
Erabilera pribatuko azalera (m²) | 3.142 m2 | 3.759 m2 |
Bideen eta eremu libre publikoen azalera | 5.538 m2 | 4.921 m2 |
Ekipamenduetarako azalera, guztira | 320 m2 | 320 m2 |
Kudeaketa | Konpentsazioa | Konpentsazioa |
Garatzeko bitartekoak | Konpentsazio proiektua + urbanizazio proiektua | Konpentsazio proiektua + urbanizazio proiektua |
Tipologia | Bizitegi atxikiak, lorategitako lurzatiarekin | Bizitegi atxikiak, lorategitako lurzatiarekin |
Fatxadaren gutieneko luzera | 9 m | 9 m (multzoetan, 6 metro/etxebizitza) |
Gutieneko lurzatia | 170 m2 | 170 m² (multzoetan, 125 m²/etxebizitza) |
Solairu kopurua | BS+2 | BS+1 eta BS+2 |
Gehieneko garaiera (m) | 10,00 m | 10,00 eta 7,00 m |
Lerrokadurak eta okupazioa | Eraikinen kanpoko lerrokadurak nahitaezkoak dira, eta barnekoak, berriz, gehienekoak | Eraikinen kanpoko lerrokadurak nahitaezkoak dira, eta barnekoak, berriz, ez nahitaezkoak |
Sakonera eraikigarria (m) | 12 m, beheko solairua barne | 12 |
Atzeramanguneak | 3 m, gibeleko lurzatira | 3 m, gibeleko lurzatira |
Bolumenen definizio berria | | Eraikinaren disposizioa lurzatien barnean berriz ere definitzen ahalko da, xehetasun azterlan bat erabilita |
Bizitegitako gauzatzen ahal den azalera (m²) | 3.648 m2 | 3.648 m2 |
Beste erabilera batzuetarako gauzatzen ahal den azalera | 1.824 m2 | 892 m2 |
Etxebizitza kopurua | 32 etxeb. | 30 etxeb. |
Tasa honako hauek ordaindu behar dute: Urbanizadora Gayarre. Valvanera etorbidea, 32, beheitia, 26500 Calahorra (Errioxa). IFZ: B 26409409.
Iragarkiaren kodea: L1007108