56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

71/2010 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 31n emandako 64/2010 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT-EUD izateko hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, martxoaren 31n emandako 64/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT-EUD izateko hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2010eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16an.

Deialdiaren 1.2 oinarrian honako akats hau atzeman da: 3080 zenbakidun lanpostua Lizarrako "Santo Domingo" zahar-etxeari atxikia ageri da, baina hori Iruñeko "El Vergel" zahar-etxeari dagokio. Hala, bidezkoa da akats hori zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Martxoaren 2ko 50/2010 Ebazpenaren bitartez onetsitako deialdiaren 1.2 oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea, ondotik adierazten den moduan:

Honako hau dioen tokian:

-5 Nafarroako Mendekotasun Agentziaren "Santo Domingo" zahar-etxean, 2999, 3052, 3058, 3080 eta 6558 zenbakiak dituztenak, Lizarran aritzeko.

-11 Nafarroako Mendekotasun Agentziaren "El Vergel" zahar-etxean, 2774, 3072, 3074, 3171, 3184, 4123, 6556, 6557, 7229, 7230 eta 7541 zenbakiak dituztenak, Iruñean aritzeko.

-1 Hezkuntza Departamentuko "Torre Monreal" Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoan, 37443 zenbakia duena, Tuteran aritzeko.

Honela behar du:

-4 Nafarroako Mendekotasun Agentziaren "Santo Domingo" zahar-etxean, 2999, 3052, 3058 eta 6558 zenbakiak dituztenak, Lizarran aritzeko.

-12 Nafarroako Mendekotasun Agentziaren "El Vergel" zahar-etxean, 2774, 3072, 3074, 3080, 3171, 3184, 4123, 6556, 6557, 7229, 7230 eta 7541 zenbakiak dituztenak, Iruñean aritzeko.

-1 Hezkuntza Departamentuko "Torre Monreal" Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoan, 37443 zenbakia duena, Tuteran aritzeko.

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1007214