56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

CUENCAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 64/2010 betearazpena

Ángeles de Las Heras López andreak, Cuencako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Jorge Ricardo Paredes Díaz jaunak eskaturik, gai arrunta dela-eta, Construcciones Metalicas Talluntxe, S.A. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 64/2010 betearazpen-prozeduran ondokoa eman da:

Ángeles de las Heras López idazkari judizial andrearen proposamena. Autoa. Cuencan, 2010eko martxoaren 17an.

Xedatu dut:

A) Ebazpen honetako Aurrekarietan aipatutako betearazpena, Jorge Ricardo Paredes Díazek jarritakoa, abiaraztea, diru kopuru hau ordain dezan: 6.650,43 euroko printzipala gehi behin-behinekoz finkatzen diren 1.064,06 euro.

B) Demandatuaren ondasunak enbargatzen dira, diru kopuruak ordaintzeko behar adina. Prozedura honetan enbargatzen diren diru kopuruak aurreko betearazpenari gehituko zaizkio, metatutako betearazpen guztiak ordaintzeari lotuta baitaude.

C) Betearazpenpeko alderdiari behar diren ohartarazpen eta errekerimenduak egitea, 4. eta 5. arrazoibide juridikoetan azaltzen den bezalaxe.

D) Betearazpenpeko alderdiari ohartaraztea eman zaizkion epeak igarotzen uzten baditu, 6. arrazoibide juridikoan adierazitako moduan diru bidezko premiamenduak ezartzen ahalko zaizkiola, 601,01 eurora artekoak, atzeratzen den egun bakoitzeko.

E) Aurkeztutako idazkia eta ebazpen hau Soldatak Bermatzeko Funtsari igortzea, 7. arrazoibide juridikoan adierazitako xedeetarako.

G) Jorge Ricardo Paredes Díaz jaunak eskaturik, Construcciones Metálicas Talluntxe, S.A.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 63/2010 betearazpen-prozedurari betearazpen hau gehituko zaio. Horrenbestez, gehitu diren betearazpen guztien printzipala 19.711,18 eurokoa da gehi interesetarako eta kostuetarako 3.153,77 euro. Uki bitez gehitutako betearazpenetean enbargartu diren ondasunak, horiei erantzuteko. Egin bedi ebazpen honen, autoetan emandako epaiaren eta beharrezko aldeen lekukotza, honi gehitu zaion betearazpenera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bidea: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184-1 artikulua).

Eta hori proposatzen diot epaileari, adostasuna eman dezan.

Cuencan, 2010eko martxoaren 31n.-Epaile magistratua, Fernando Lisbona Laguna.-Idazkari judiziala, Ángeles de Las Heras López.

Iragarkiaren kodea: J1006526