56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 759/2009 demanda

Francisco Javier Anton Olorizek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, epaitegi honetan Publiruña, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 759/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2010eko martxoaren 17an:

Baiesten dut Francisco Javier Anton Olorizek, diru kopuru bat erreklamatzeko, Publiruña, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 4.864,50 euro (oker edo hutsik ezean), kaleratze objektiboaren legezko kalte-ordainaren %60 den aldetik, eta 1.646,04 euro (oker edo hutsik ezean), 2009ko udako aparteko haborokina den aldetik, ordaintzera. Gainera, azken diru kopuru horrek sortutako %10eko berandutza-interesak ordainduko dizkio. Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 3160 0000 65 0759.09 kontuan, 150,25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina 3160 0000 67 0759 09 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Azken diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Publiruña, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, zedula hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 13an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1006690