56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 737/2008 demanda

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Valentín Martín Torremochak eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Logística Biotris, Sociedad Limitadaren, Juan Aguilar Anguitaren, María Josefa del Brío Gonzálezen, Saturnino Leonis Lazcanoren, Marcos de La Fuente Moralen eta Daniel Fernández Hoyosen aurka bideratzen ari den 737/2008 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko ekainaren 24an, 10:45ean, 14. judizio-aretoan (1. solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko.

Ekitaldi horiek Lan arloko 2. Epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, 1. solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak ekarri beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judiziala egitera, Logística Biotris Sociedad Limitada, Juan Aguilar Anguita eta María Josefa del Brío González demandatuek agertu beharko dute eta, pertsona juridiko pribatuak badira, haien legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Eta Logistica Biotris, S.L.ri, Juan Aguilar Anguitari eta María Josefa Del Brío Gonzálezi zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da.

Iruñean, 2010eko apirilaren 13an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1006576