56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 179/2009 demanda

Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskatzailetzak eskaturik, Kuiman Inversión, S.L. enpresaren, Julen García Pérezen, Jaione Iza Pérezen, Javier Bretón Hernándezen, María Soler Cortezen eta Marina Ospina Cabralen aurka, ofiziozko prozedura batzuk direla-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 0000179/2009 demanda-prozeduraren barnean, hauxe dioten ebazpenak eman dira 2009eko abenduaren 21ean eta 2010eko martxoaren 4an:

Rosa M.ª Valencia Ederra Epaitegiko idazkari judizial andrearen probidentzia proposamena.

Iruñean, 2009ko abenduaren 21ean.

Prozesu honetan emandako epaiaren kontra iragarri zen Kuiman Inversión, S.L.k egindako erregutze-errekurtsoa.

Ohartarazten zaio errekurtsogileak hautatu duen Javier De La Cruz Bazo legelari jaunari idazkaritza honetan haren esku daudela autoak, entzunaldian horiek kontuan hartzeko eta entzunaldia amaitu ondorengo hamar eguneko epean errekurtsoa aurkezteko. Epe hori zenbatuko da, haren esku jarri diren autoak edozein unetan hartzen direla ere. Aurreko hori behar den epean eta moduan egin ezean, errekurtsogileak errekurtsoan atzera egin duela ulertuko da. Diru-sarreraren gordekina erantsi da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bidea: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184-1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston, Nafarroako Gorteen kaleko 5ean (0030.8025 bulegoa) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.65.0887.09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.8025.90.0000000000 zenbakiko kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta hori proposatzen diot epaileari, adostasuna eman dezan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 4an.

Prozesu honetan emandako epaiaren kontra iragarri zen erregutze-errekurtsoa garaiz eta behar den moduan formalizatu da. Formalizazio-idazkia aurkako alderdiari igorriko zaio eta bost eguneko epea izanen du errekurtsoa aurkaratzeko, komeni bazaio. Aurkaratze-idazkiak legelariaren sinadura eduki behar du, tramitatzeko onar dadin.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka berrikuspena egin daiteke, jakinarazi eta biharamunean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston, Nafarroako Gorteen kaleko 5ean (0030.1846) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3158.0000.65.0179.09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846..42.0005001274 zenbakiko kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Jaione Iza Pérezi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 15ean.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1006923