56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 221/2009 betearazpena

Climaco Guvido Zurita Valarezok eta Tunde Yahaya Olatunjik eskaturik, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Construcciones Vilchez Romano, S.L.ren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 221/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Construcciones Vilchez Romano, S.L.ren aurkako betearazpena abiarazten da, Climaco Guvido Zurita Valarezok eta Tunde Yahaya Olatunjik eskaturik. Printzipala 2.090,72 eurokoa da eta 334,51 euroko interes eta kostuak kalkulatu dira behin-behinekoz.

Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru horiek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 0030-8025 0000 0000 0000 kontua, 3158 0000 64 0221 09 kontzeptua.

Igor bekie ofizioa erakunde eta erregistro publiko egokiei nahiz Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuari, eta azken horren txostena ikusita, alderdi demandatuaren helbideari dagokion jabetza erregistroari, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten.

Erants bitez Nafarroako eta Estatuko -hala badagokio- Zerga Ogasunaren, katastroaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren, Gizarte Segurantzaren eta INEMen (betearazpenpeko alderdia pertsona fisikoa bada) datu-basera sartzeko aplikazio informatikotik lortutako oharrak.

Erants bedi Nafarroako Gobernuaren Bezero eta Hornitzaileen Kontsultarako aplikaziotik ateratako oharra.

Zordunari autoetan jasorik dagoen egoitzan behar adina ondasun enbargatzeko eginbidea egin bedi, horretarako exhortoa igorriz Larragako Bake Epaitegira. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira. Auzi-jartzaileak exhorto-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.

Enbargatu behar diren kredituak:

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko alderdiari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

2. Ondoko entitate hauetako kontu korronteetan, aurrezki-gordailuetan edo antzekoetan dauden saldo hartzekodunak eta egiten diren diru-sarrerak:

Banco Popular Español eta Euskadiko Kutxa. Enbargatzen dira, orobat, premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio errekerimendua zordunari edo haren legezko ordezkariari hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bidea: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184-1 artikulua).

Eta hori proposatzen diot epaileari. Ados, epaile magistratua; Idazkaria.

Eta Construcciones Vilchez Romano, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 13an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1006532