56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 2208/2009 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, utzarazpena dela-eta (maizterrak), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

63/10 Epaia. Iruñean, 2010eko apirilaren 14an.

Ernesto Vitalle Vidal jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 2208/2009 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Adela Tutor Martínezek sustatu du, Alfonso Martínez Ayala prokuradoreak ordezkatuta eta Miguel Martínez de Lecea legelariak lagunduta, Nagib Bilaken aurka, utzarazpena dela-eta (maizterrak).

Osorik baiesten dut Adela Tutor Martínez andreak, Alfonso Martínez Ayala prokuradore jaunak ordezkatuta eta Miguel Martínez de Lecea Placer legelari jaunak lagunduta, Nagib Bilaken aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut suntsiarazita dagoela bi alderdiek sinatu zuten errentamendu kontratua, Burlatako etxebizitza baten gainekoa. Nagib Bilak andrea kondenatzen dut deklarazio horri men egitera eta etxebizitza hori libre eta auzi-jartzailearen esku uztera eta alokairuaren zein elektrizitatearen eta uraren gastuak (2.212,34 euroko alokairuak + 4.424,72 euroko elektrizitate eta ur gastuak), 6.637.06 euro, guztira, ordaintzera, baita etxebizitza utzi arte sorrarazten diren zenbatekoak ere. Prozesuko kostuak ere alderdi demandatuak ordaindu behar ditu.

Eta Nagib Bilaki jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 14an.-Idazkari judiziala, M. Victoria Baztan Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1006692