56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Utzarazpenari buruzko 89/2010-A hitzezko judizioa (PZL 2010)

Iruñean, 2010eko apirilaren 15ean. Idazkariak, Sagrario Artieda Sotok, aditzera ematen du:

Goian adierazitako prozedura bideratzen ari da epaitegi honetan, utzarazpena dela-eta (maizterrak), eta horren gaineko epaia eman da. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"Iruñean, 2010eko apirilaren 14an emandako epaia.

Ana Inmaculada Ferrer Cristobal andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 89/2010 hitzezko judizioaren (PZL 2000) autoak aztertu ditu. Juan Carlos Álvaro de Castrok sustatu du auzia, Virginia Barrena Sotes prokuradoreak ordezkatuta eta Miguel Muerza López legelariak lagunduta, Svetlana Tarassovaren eta Vladislav Martinoven (maizterrak) aurka, utzarazpena dela-eta.

Epaitza:

Osorik baiesten dut jarritako demanda eta deklaratzen dut suntsiarazita dagoela Zizur Nagusiko Undiano kaleko 7ko 2.Cn dagoen etxebizitza eta haren aparkalekua alokatzeko kontratua, Juan Carlos Álvaro de Castro errentatzailearen eta Vladislav Martinov eta Svetlana Tarassova errentariaren artekoa, eta demandatuak kondenatzen ditut giltzak itzultzera edo, hala denean, etxebizitza uztera, legezko epean, eta bestela handik botako dituztela ohartarazten zaie. Halaber, kondenatzen ditut 1.734,00 euro eta legezko interesak ordaintzera, bai eta etxebizitza utzi arte sorrarazten diren zenbatekoak ere. Prozesuko kostuak ere alderdi demandatuak ordaindu behar ditu.

Jakinaraz bedi, eta ohartaraz bedi ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela, idatziz, epaitegi honi zuzendua, bost eguneko epean. Errekurtsoa iragartzerakoan frogatu egin behar da organo honetako gordailu eta kontsignazioen kontuan, hots, Banestoko 0030 8025 90 0000 0000 00 kontuan, 50 euro sartu direla (oharretarako tartean 3161 0000 12 0089 10 zenbakia jarri behar da), eta hori egin ezean errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.-Epaile magistratua".

Eta Vladislav Martinovi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 15ean.-Idazkari judiziala, Sagrario Artieda Soto.

Iragarkiaren kodea: J1006778