56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Jakinarazpen ediktua. Auzietako 1372/2009 judizio arrunta

Iruñean, 2010eko apirilaren 15ean.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Elena Burguete Mira prokuradore andreak eskaturik, auzietako judizio arruntaren gaineko 1372/2009 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Miguel Angel Medina Vázquez jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Rosa María Jiménez Román andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Elena Burguete Mira prokuradoreak, Rosa María Jiménez Románen izenean eta hura ordezkatuz, Miguel Angel Medina Vázquezen (auzi-iheslari deklaratua) aurka aurkeztu duen demanda. Horrenbestez, kentzen diot Miguel Angel Medina Vázquez jaunari Sergio semeari buruzko guraso-ahalaren titulartasuna, erabaki horretatik ondorioztatzen diren ondorio guztiekin.

Eta Miguel Angel Medina Vazquez jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko apirilaren 15ean.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.

Iragarkiaren kodea: J1006779