56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2135/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Tanatorio San Alberto, S.A. alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, Jesús Insausti Lacunza jaunak, hots, betearazpenpeko alderdiak, lau mila seiehun eta hirurogeita zortzi euro eta laurogeita hamalau zentimo (4.668,94 euro) eta itunduriko interesak gehi bi puntu ordain diezazkion. Alderdi betearazlearen ordezkari Jesús De Lama Aguirre prokuradore jauna aritu da.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Jesús Insausti Lacunzari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 9an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1006621