56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
GOBERNU IDAZKARITZA

Ediktua. Bake epaileak izendatzea

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2010eko apirilaren 12ko bileran hartutako erabakia, bake epaileak izendatzeari buruzkoa.

Bigarrena.-Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan eta horiekin bat datozen Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren artikuluetan xedatutakoarekin bat, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du:

Lehenengoa.-Honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea:

1. Altsasuko Bake Epaitegia: Francisco Javier Vital Sevilla jauna (NANa: 15764130-E), epaile titularra, Udalak osoko bilkuran hautatua.

2. Arbizuko Bake Epaitegia: Eladia Blanca Nieves Aldasoro Flores andrea (NANa: 15745990-Y), epaile titularra, eta Itziar Razkin Nabarro andrea (NANa: 30449136-Y), Udalak osoko bilkuran hautatuak.

3. Barañaingo Bake Epaitegia: Elisa Castiella Ramírez andrea (NANa: 18210016-L), epaile titularra, eta Blanca Iribarren Juandeaburre andrea (NANa: 15835221-C), Udalak osoko bilkuran hautatuak.

4. Mañeruko Bake Epaitegia: María Carmen Martínez Arguiñano andrea (NANa: 15769844-D), epaile titularra, Udalak osoko bilkuran hautatua.

5. Metautengo Bake Epaitegia: María Cruz Elorza Echazarra andrea (NANa: 18599636-I), epaile titularra, eta José Serafín Nieva Merino jauna (NANa: 15844229-N), ordezko epailea, Udalak osoko bilkuran hautatuak.

6. Morentingo Bake Epaitegia: María Ángeles Upategui Aramendía andrea (NANa: 16247782-F), epaile titularra, eta Javier Jiménez Busto (NANa: 44633720-N), ordezko epailea, Udalak osoko bilkuran hautatuak.

7. Piedramillerako Bake Epaitegia: María Begoña Díaz de Cerio Artola andrea (NANa: 72630987-T-J), epaile titularra, Udalak osoko bilkuran hautatua.

8. Erriberriko Bake Epaitegia: Juan Pablo Lenzano Bayona jauna (NANa: 15807540-P), epaile titularra, eta Uxue Arellano Garde andrea (NANa: 72671847-C), ordezko epailea, Udalak osoko bilkuran hautatuak.

9. Uxueko Bake Epaitegia: Idoya Goyen González andrea (NANa: 44643660-D), epaile titularra, Udalak osoko bilkuran hautatua.

10. Buñuelgo Bake Epaitegia: Antonio Remón Gallego jauna (NANa: 15688999-D), ordezko epailea, Udalak osoko bilkuran hautatua.

11. Ribaforadako Bake Epaitegia: Concepción Ardaiz Jalle andrea (NANa: 52443904-V), epaile titularra, eta Francisco Javier Cervera Cambero jauna (NANa: 78755620-D), Udalak osoko bilkuran hautatuak.

Bake epaile titularrak lau urterako izendatzen dira. Nafarroako Aldizkari Ofizialean izendapena argitaratzen den egunean hasten da haien agintaldia.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogei egun naturaleko epean, izendatutako bake epaileek zin edo promesa egin eta kargua hartu behar dute, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 318. artikuluan adierazten den moduan, barruti judizialeko lehen auzialdiko eta instrukzioko epailearen aurrean, edo, hainbat epaile badira, dekanoaren aurrean.

Ez daude zin edo promesa berriz egitera beharturik lehendik ere egin dutenak epaile titular edo ordezko gisa.

Izendatutako epaileak karguaz jabetu ondoren, Gobernu Salak identitate txartela emanen die, kargutik kendu ezinezkoak izanen dira, eta legez ezarritako ordainsaria jasoko dute.

Izendatzeko erabaki honen aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan, horrekin bat datozen gainerako artikuluetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2010eko apirilaren 12an.-Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrian Aridita.

Iragarkiaren kodea: J1006681