56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

1/2010 aldaketa aurrekontuan

Muruzabalgo Udalak, 2010eko apirilaren 14ko osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi du 1/2010 aldaketa aurrekontuan; diru-sarreren bidezko kredituak sortuko dira, inbertsio gastuen kontu-sailari dagokionez, Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsean sartzen baita.

Aditzera ematen da, interesdunek, hamabortz eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Muruzabalen, 2010eko apirilaren 15ean.-Alkatea, Fco. Javier Arraiza Azparren.

Iragarkiaren kodea: L1006847