56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2010eko plantilla organikoaren behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horiekin bat heldu den araudian ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2010. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2010eko martxoaren 10ean.

Halaber, 29/2003 Foru Dekretuaren 18.1 artikuluan eta Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, ezarri da euskaraz jakitea lanpostu guztietan izanen dela baldintza berariazkoa, horiek bete behar direnean horrela egiazta dadin.

2010EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Idazkaria. A maila. Lanpostuko osagarria: %38,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: hutsik. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

Administrari-ofiziala. C maila. Lanpostuko osagarria: %26,20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

Zerbitzu anitzetako langilea. C maila. Lanpostuko osagarria:
%20,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 1. mailaren arabera.

Administrazio araubideko bitarteko langileak

Idazkaria. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean. Euskara maila: 2.

Lan-kontratudun finkoak

Kultur etxeko langile bat, lanaldi erdiz aritzeko. C maila. Lanpostuko osagarria: %20,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

Garbitzaile bat. E maila. Lanpostuko osagarria: %23,77. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 1. mailaren arabera.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

María Isabel Sanzberro Iturria. C maila. Laugarren gradua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

José Angel Goyeneche Zubieta. C maila. Laugarren gradua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Administrazio araubideko bitarteko langileak.

Izaskun Gortari Sein. Idazkaria. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak

Javier Iriarte Sansiñena, Kultur etxeko langilea, lanaldi erdikoa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

M.ª Coro Goyeneche Zubieta, garbitzailea. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunak

María Angeles Agirre Txoperena. Ezaugarriak ekitaldi honetan: aldi baterako.

Etxalarren, 2010eko apirilaren 15ean.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L1006926